GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Tras el tiroteo mortal cerca de París

Paris aldean, zigor gogorren iragarpena eta hedabideetan oihartzun desberdina

Ordu ugari igaro ziren Nicolas Sarkozy Estatu frantseseko presidenteak tiroketaren inguruko balorazioa egiterako. Parisko hedabideetan ere ez zuen gertaerak oihartzun handirik izan. Sarkozyk «zigor gogorrak» iragarri ditu, eta gauza bera eskatu dute polizia sindikatuek horren ostean.

p004_f02.jpg

GARA | BAIONA

Jean-Serge Nerin poliziakidea hil duten ETAko ustezko kideek «zigor gogorrak» jasoko dituztela adierazi zuen atzo arratsaldean Nicolas Sarkozy Estatu frantseseko agintari nagusiak. Hala ere, orduak igaro ziren gertaeraren inguruan adierazpenak egin zituenerako, arratsaldera arte ez baitzuen iritzirik eman. Goizean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Estatu espainoleko presidenteak Madrilgo Kongresuan onartu zuen oraindik ez zuela horri buruz Sarkozyrekin hitz egin.

Era berean, eta ETAk estreinakoz frantziar poliziakide bat hil duen arren, Parisko hedabide guztietan ez zuen oihartzun berbera izan albisteak. Batzuetan garrantzia eman zitzaion, baina beste batzuetan ez hainbeste edo oso gutxi. Madrilgo hainbat komunikabidek harridura agertu zuten horregatik, izan ere, Estatu espainolean oihartzun handia izan zuen tiroketak, eta gehienek «atentatu» hitza erabili zuten.

Madrilgo ezinegon horren ondoren adierazpena atera zuen Eliseoko jauregiak arratsaldean. Sarkozyk atxiloketa txalotu zuen eta «komandoko gainerako kideak ahalik eta lasterren atxilotuak, Justiziaren aurrera eramanak eta gogorki zigortuak izan daitezen» espero duela esan zuen. Biziki hunkituta dagoela esan zuen. Elkartasuna eta maitasuna helarazi zizkion polizikidearen familiari -emaztea eta lau seme-alaba zituen Nerin-ek- eta «hilketa honek nazio komunitate osoa lutoz jantzi du», gaineratu zuen. ETAri ez zion aipamen zuzenik egin.

Antza denez, baliteke estatuburua gaur Seine-et-Marne-ko departamendura joatea «nazioaren izenean» poliziakidearen senideei besarkada ematera. Aurretik, Francois Fillon gobernuburuak «talde terrorista batek hildako» polizikidea goraipatu zuen.

Gogorragoa izan zen polizia sindikatuen erantzuna, agenteek jasaten dituzten gainerako eraso arruntekin lotura eginez. Unité SGP delako erakundearen idazkari nagusi Nicolas Comptek, esaterako, «poliziakide bati eskua altxatzea oso gogor zigortu» behar dela adierazi zuen.

Gobernuari baino epaileei dei egin zieten erakundeok, legea era zorrotzenean ezar diezaieten tiroketaren egileei. Hala ere, askok aitortu zuten heriotza zoritxarraren ondorio izan zela neurri batean, balak babestu gabeko puntu batean jo baitzuen.

ETA calificó estos enfrentamientos de «no deseados»

Tiroteos de este tipo se han producido esporádicamente entre militantes de ETA y agentes policiales franceses, pero fue en 2001 cuando se registraron tres episodios casi consecutivos, en un margen de apenas dos semanas. Al hilo de ellos, la organización armada vasca decidió emitir una escueta nota de prensa en la que matizaba que «estos enfrentamientos casuales que han producido heridos y secuestros de ciudadanos vascos han sido contrarios a la voluntad de ETA».

Algunas fuentes destacaron ayer esta posición, que quedó fijada en una nota publicada el 13 de diciembre de 2001. En los años posteriores se han producido algunos incidentes más de características similares, aunque hasta ahora nunca habían deparado una víctima mortal.

En aquella ocasión, ETA matizaba que el origen de estos encontronazos estaba en la actuación de los agentes franceses «y no al revés». Pero dejaba claro, en cualquier caso, que se trataba de incidentes no deseados para la organización vasca.

Tres tiroteos se concatenaron entonces, casi con una periodicidad semanal. El 17 de noviembre, a 20 kilómetros de Pau, un gendarme resultó herido por tres impactos de bala al abordar una furgoneta en la que iban miembros de ETA. El 26 de noviembre, también muy cerca de la capital bearnesa, otro gendarme recibió siete tiros al tratar de identificar a dos militantes, y estuvo en coma durante un tiempo. Y el 5 de diciembre, otro tiroteo similar producido junto a Auch concluyó con tres detenciones de miembros de ETA; uno de ellos, Iñaki Lizundia, fue herido de bala en un brazo. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo