GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Arazoak aurrealdean

Dady, azken aukeraren aurrean

Cabo Verdeko aurrelariak beteko du ziurrenik Pandiani eta Aranda lesionatuen lekua biharko Racingen aurkako partidan.

p032_f01_2109.jpg

GARA | IRUÑEA

Gola egitea Osasunari izugarri kostatzen ari zaion arren, Jose Antonio Camachok oso argi izan du beti Pandiani eta Aranda bere aurrelari titularrak direla. Gola sartzea taldearen gabezia nagusia den arren, jokatzeko moduan izan dituenean, Murtziakoak beti jarri du bere konfiantza osoa uruguaitarrarengan eta andaluziarrarengan, baina ez bata, ez bestea ez daude bihar Racingen kontra jokatzeko moduan eta honek aukera berriak aztertzera eraman du gorritxoen entrenatzailea.

Printzipioz, bi aukera eskaintzen zizkion aulkiak, harrobiko Jorge Galan gaztea eta Dady, eta azken bi entrenamenduetan ikusitakoaren arabera, Cabo Verdekoa izango da kantabriarren aurka hasieratik jokatuko duena.

Savo Milosevicek taldea utzi zuenetik, Osasunako aurrelariek nolabaiteko zorigaitza dutela ematen du, agian Pandianiren salbuespenarekin, serbiarraren ondoren egindako proba guztiek porrot egin baitute. Dadyren kasua ere halakoxea da, Os Belenensesi 3,5 milioi euro ordainduta Osasunaren historiako fitxaketarik garestiena izan zen arren, afrikarraren ekarpena ez da uste bezain ona izan.

Zigandaren aginduetara, bere lehen denboraldia izan zen Dadyren onena, arazo muskularrak tarteko, taldean sartzea kostatu zitzaion arren, hemeretzi partidetan titular izanda, zazpi gol egin baitzituen.

Hortik aurrera, ordea, gauzak oso bestelakoak izan dira. Arazo fisikoak ugaritu baino ez dira egin eta honek edozein jokalarik beharrezkoa duen jarraikortasuna eten zion.

Gainera, jokalaria ez du oso gustuko Camachok, eta osasunez ondo egon denean ere ez du ia apenas aukerarik eduki. Kopan izan ditu Dadyk bere minuturik gehienak, eta Xerezen aurkako kanporaketan bi gol ere egin zituen. Ligan, ordea, Athleticen aurkako derbian baino ez da titular aritu eta ez du golik sartu.

Galanentzat kolpea

Azken jardunaldietako deialdietatik ere sarri geratu da at Dady eta honek nolabaiteko abantaila ematen zion Jorge Galan gazteari, baina badirudi harrobiko gazteak aulkitik hasi beharko duela berriro.

Bigarren taldearekin makina bat gol sartu ostean, aurrelari nafarrak lehen taldean tartetxo bat egitea lortu zuen, are gehiago Valladoliden garaipenaren gola sartu zuenean. Gauzak aldrebestu zitzaizkion, ordea, neguko fitxaketa merkatuan. Osasunak hitzartua zuen Huelvako Recreativorekin Adrian Colungarekin truke bat egiteko akordioa, baina Jorge Galanek ez zuen talde gorritxoa utzi nahi izan, Camachok ez zuen nahi zuen aurrelaria lortu eta Galanek apenas izan du minuturik.

Flaño, zalantzan

Miguel Flañok ez zuen gainerako taldekideekin entrenatzerik izan izterrean dituen arazo batzuengatik. Atzelaria zalantza da biharko, eta jokatzerik ez balu, Josetxok beteko du haren bere lekua.

Azpilikueta entiende que «ya va siendo hora de acelerar»

César Azpilikueta tiene las cosas claras y entiende que Osasuna necesita reaccionar ya. «Después de cuatro victorias consecutivas, hemos entrado en una racha negativa, con cinco partidos sin ganar. El partido ante el Racing es importantísimo, más cuando jugamos en casa. El colchón se reduce y es hora de acelerar», declaró.

No obstante, el defensa no quiere hablar de alarmas. «Si comparamos esta racha con las situaciones vividas otras temporadas, vemos que no es como para que salten las alarmas. El juego es bueno, pero en ataque tenemos que ser más agresivos. Llegamos con facilidad, pero nos falta matar».

«Tras la derrota en el Calderón, hemos incidido en este aspecto. Está claro que lo difícil es crear; nosotros llegamos, pero nos falta buscar el gol con más fe», añadió. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo