GARA > Idatzia > Kirolak> Saskibaloia

Emakumeen liga

Kanaria Handiari irabazteak salbaziora asko hurbilduko luke Hondarribia-Irun

KANARIA-HONDARRIBIA

A. G.

Emakumeen Liga amaitzeko lau jardunaldi falta dira, nahikoa, gauzak oker eginez gero, sekulako belarrondokoa jasotzeko.

Azken bi neurketak irabazita, bolada onean daude gipuzkoarrak, eta berau luzatu nahiko dute. Hondarribia-Irunek irabazteaz gain, Canoek Estudiantesi irabaziko balio, salbazioa eskuan izango luke Cuadraten taldeak.

Hala ere, euskaldunek aurkari latza dute aurrean, Hondartzan 62-76, nagusitu zirelarik aurreneko itzulian. Egun hartan Warburtonek 34 puntu sartu zituen, baina Rosi Sanchez edo Zlatanova, besteak beste, jokalari oso arriskutsuak dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo