GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

Cajasolen erritmo geldoa apurtzea da Katsikarisen ardurarik nabarmenena

p035_f02_826.jpg

BIZKAIA BB-CAJASOL

A. G.

Nymburken aurka jokatu aurretik partida arriskutsua izango du Bizkaia Bilbao Basketek gaur arratsaldean. Murtziaren aurkako eskapadaren ondoren, larregizko konfiantzarik gabe kantxaratu beharko dute bilbotarrek, ligako bosgarrena izango baitute aurrean. Sevillarren erritmo geldoa apurtzea da Katsikarisen ardura nagusia.

«Cajasolek defentsa oso sendoa dauka. Hala, 70 puntuz beheko partida asko jokatzen ditu. Hori apurtzeko, beren erritmo berean defenditu eta korrika egin beharko dugu. Bestetik, defentsa oso itxia dutenez, kanpoko jaurtiketak asmatzea komeni zaigu. Partida honek erakutsiko digu zein izango den gure etorkizuna ligan», aipatu zuen.

Partida ederrik ez

Katsikarisen ustez arratsaldeko neurketa «ez da polita izango, Cajasolek berau kontrolpean hartzea bilatuko baitu. Latz borrokatu beharko dugu, batez ere Douglas eta Savanovic lako jokalariek bolada onik harrapatu ez dezaten».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo