GARA > Idatzia > Mundua

Bake-negoziazioak Afganistanen Hekmatyar etsai amorratuarekin

Gulbudin Hekmatyar lehen ministro ohia buru duen Afganistango Hezb-e-Islami talde islamikoak -talibanen ondotik herrialdeko indartsuena- ordezkaritza bat bidali du Kabulera Hamid Karzai presidentearekin bake negoziazioei ekiteko. 15 puntuko proposamena, besteak beste nazioarteko tropen atzeratzea exijitzen duena, eraman dute elkarrizketak abiatzeko eta talibanei parte hartzera dei egin diete.

p019_f01_148x112.jpg

GARA

Afganistango alderdirik handiena eta talibanen ondotik talde armaturik indartsuena denak, Hezb-e-Islamik, ordezkaritza bat bidali zuen atzo Kabul hiriburura, Hamid Karzai presidenteari bakea lortzeko proposamen baten berri ematera. Estatuburua plan hori aztertzen ari dela baieztatu zuten gero iturri ofizialek.

Hezb-e-Islami 1980ko hamarkadan sobietar indarren okupazioaren aurkako erresistentzian parte hartu zuen talde indartsuenetakoa da eta, egun, Gulbudin Hekmatyar herrialdeko lehen ministro izandakoa du buru.

«Tartean Hezb-e-Islamiko buruzagiak dituen ordezkaritza bat Kabulera iritsi da, 15 puntu dituen plan bat oinarri harturik Gobernuarekin negoziatzeko», azaldu zuen mugimenduko bozeramaile Harun Zargonek.

Exijentziak

Haren esanetan, puntuetako batek nazioarteko tropak «kanporatzerako egutegi zehatz» bat ezartzea exijitzen du. Keinu honek Hekmatyar buruzagiaren jokabidean aldaketa bat adierazten du, urtarrilaren 22an soldadu atzerritarren erretiratzea elkarrizketari ekiteko ezinbesteko baldintza dela esan baitzuen.

«Duela bi egun Hezb-e-Islamiko ordezkariak presidentearekin bildu zirela baieztatzen dut», esan zuen Waheed Omar Karzairen bozeramaileak. «Bake plan bat ekarri dute, proposamen bat, eta presidentea hori aztertzen ari da», zehaztu zuen.

Egun, Hekmatyar Nazio Batuen Erakundeak egiten duen «zerrenda beltzean» ageri da, talibanen buru Mulla Omarrekin batera. 2003an, AEBk «terroristatzat» jo zuten eta haren bila dabiltza ordutik, Estatu Idazkaritzak Al Kaedak eta talibanek burututako erasoak bultzatu eta haietan parte hartu izana leporatzen baitio.

Sobietarrak Afganistanen egon ziren artean, 1979tik 1989ra, Hekmatyar Armada Gorriaren aurkako borrokaren buruzagi nagusietakoa izan zen eta, ondorioz, CIAren finantza eta armamentu horniduraren onuradun nagusietakoa izan zen.

Gaur egun, Hezb-e-Islamik harreman nahasia du talibanekin; probintzia batzuetan aliantzak dituzte eta beste batzuetan, ordea, elkarren aurka borrokatzen dira.

Hamid Karzai aspaldi agertu zen talibanekin eta gainerako matxino taldeekin negoziatzearen alde, eta iragan urtarrilean «berradiskidetze» plan bat aurkeztu zuen, borroka uzteko prest agertzen ziren matxinoei dirua eta lana eskainiz. Gainera, Mulla Omarri ere egin zion aipatu elkarrizketetan parte hartzeko gonbita.

Edonola ere, uda baino lehen beste 30.000 soldadu bidaltzeko asmoa dutela adierazi duten Amerikako Estatu Batuek, publikoki bederen, negoziazio horietan Al Kaedak parte-hartzearen aurkako jarrera zurruna agertu dute. Nahiago dute gerra kontrolpean izaten jarraitu, balizko negoziazio batzuetan abantailazko posizio batean egoteko.

2001. urtean, Washington buru izan zuen nazioarteko aliantza batek kanporatu zituen talibanak agintetik, baina azken bi urteotan ia herrialde guztira hedatzea lortu dute eta hildako asko eragin dituzte nazioarteko tropen artean.

Mulla Omarren talibanek etengabe adierazi dute ez direla negoziazio mahai batean eseriko nazioarteko tropen erabateko erretiratzea gertatzen ez den arte.

Karzairen bozeramaile batek, ordea, talibanekin elkarrizketak hasi zituztela baieztatu zuen, baina Mulla Omarren gertuko buruzagi militar bat Pakistanen atxilotu zutenean eten egin zirela argitu zuen.

Zargonen esanetan, Hezb-e-Islamik, nazioarteko indarren aurkako eraso odoltsuengatik ezaguna denak, elkarrizketetan parte hartzeko deia egin die talibanei, «herrialdearen onerako».

La ONU defiende los esfuerzos para buscar una solución política

El Consejo de Seguridad de Naciones Unidas (ONU) expresó, en el día de ayer, su apoyo a los intentos del Gobierno afgano para buscar una solución política y negociada con la oposición islamista para poner fin al conflicto afgano.

En su resolución 1917, aprobada por unanimidad, el Consejo también renovó por un año el mandato de la Misión de Asistencia para Afgnistán (UNAMA), que expira hoy.

El Consejo «acoge con satisfacción los renovados esfuerzos del Gobierno afgano (...) para facilitar el diálogo con aquellos elementos de la oposición que están dispuestos a renunciar a la violencia, a cortar los lazos con Al-Qaeda y otras organizaciones terroristas para denunciar el terrorismo y acatar la Constitución afgana».

De la misma manera, el texto aprobado hace hincapié en que la aceptación de la Constitución afgana a la que se refieren, está relacionada en particular, con las «cuestiones de género y los derechos humanos».

En un informe redactado la semana pasada, que sirvió como base para debatir y aprobar la resolución de ayer, el secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, aseguró que la organización estaría dispuesta a seguir manteniendo conversaciones informales con los talibán, aunque precisó la importancia de que estos contactos se lleven a cabo con discrección.

A su juicio, el mandato de la UNAMA «proporciona buenas bases para apoyar la implementación del programa de reconciliación» del presidente Hamid Karzai, para buscar un acuerdo con los talibán. GARA

bi hildako

Etxean egindako bi lehergailu zartarazi ondoren, NATOko bi soldadu zendu ziren atzo. Haietako bat britainiarra zela baieztatu zuten, baina ez zuten bigarrenaren jatorria ezagutzera eman.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo