GARA > Idatzia > Kultura> Musika

Antzuola Mundumiran jarri eta herri musiken oholtza izango da maiatza bukaeran

p047_f02_148x92.jpg

A. BILBAO | ANTZUOLA

2005az geroztik Debagoienan urtero ospatu ohi den Mundumira jaialdia Antzuolara iritsiko da aurten, maiatzaren 29 eta 30ean.

New York hirian aspaldi lagun egin zituen musikari bikainekin -Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrisson- grabatu azken lanak inoizko Ordorika ase eta atseginena ageri du, lagunarteko mahai inguruan kontu kontari gustura balego legez.

«Munduko kulturen festa» deiturikoan malabareak, titiriteroak, Oihulari Klow taldea, elkartasun foroa, mendi igoerak, diaporamak eta beste landuko dira, Euskal Herriko Boulder txapelketa jokatuko dute eta musika izango du ardatz.

Musika taldeen artean, urruti samarretik datoz batzuk; Gangbe Brass Band (Benin), Thomso (Senegal) eta Baiäo Brasil (Brasil). Katalunyatik Girasons, Rumba Vella eta parte hartzaileetan ezagunena izango dena, Ojos de Brujo talde mestizoa. Hurbilagokoak ditugu Euskal Herriko Tacumah Reggaae Band, Debagoienako Gose hirukote trikiti-elektrikoa eta Antzuola bertako Klak!son.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo