GARA > Idatzia > Kirolak> Real Unión

Irabaziz gero, talde irundarra Cadizen aurretik izan liteke sailkapenean

Ohorea baino zerbait gehiago dago jokoan Galen

Irundarrek hiru puntuak beharrezkoak dituzte zilarrezko mailari euts diezaioketela amesten jarraitzeko.

Imanol CARRILLO

Gauza ugari ditu gaur gauean jokoan Real Unionek Gal Stadiumean. Aurrean izango duen taldea, Cadiz, aurkari zuzena du sailkapenari erreparatuta. Andaluziarrak hiru puntura daude, baina irundarrek irabaziz gero, aurretik jartzeaz gain, Bigarren Mailan mantentzeko beharrezkoa den tokira gerturatzea erdietsiko dute.

Hiru puntuez gain, ohorea dago jokoan Irunen. Galen neurtuko diren bi taldeak aurten igotakoak dira, eta elkarren kontra aritu ziren Bigarren Mailarako kanporaketan. Ordukoan, andaluziarrek lortu zuten garaipena, eta Unionek beste bi neurketa jokatu behar izan zituen Alcorconen aurka, orain dagoen kategorian egoteko. Beraz, jaso zuten «kaltea» itzultzen saiatuko dira talde zuri-beltzeko jokalariak.

Bi aurrelarirekin

Argi dago Real Unioni irabaztea dezente kostatzen zaiola. Horregatik, etxean jokatzen duela ikusita, Gal inoiz baino infernuago bihurtu behar du gaur. Zelaia betetzea espero da, eta horrek indarra eman beharko lieke jokalariei denboraldia amaitzeko falta diren hamahiru neurketa hauetan azken hatsa emateko.

Iñaki Alonsok bi aurrelari ipin ditzake. Gorka Brit lasartearrarekin batera, Goikoetxea edo Maric aritu daitezke hain garrantzitsuak eta beharrezkoak diren golak sartzen laguntzeko.

real union-cadiz
cadizen arriskua

Cadizek sailkapenean duen tokiari dagokion mailarik ez du erakusten, baina talde andaluziarrak jokalari arriskutsuak ditu. Toedtli ez da gaurkoan arituko, baina Tristan eta Ogbeche aurrelariak gola sartzeko gai dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo