GARA > Idatzia > Ekonomia

Ezker abertzaleak euskal kutxen eredu merkantilista gaitzetsi du

Kutxa, Caja Vital, CAN eta BBK aurrezki-kutxen eredu merkantilista erabat aldatu eta eredu sozialaren alde irmoki apustu egin behar dela adierazi du ezker abertzaleak, bai eta krisia gainditzen laguntzeko kutxek neurri ugari har ditzaketela. Hego Euskal Herriko kutxen fusioa egingarria eta beharrezkoa dela esan du, beti ere eredu sozialean oinarrituta.

p018_f01_148x108.jpg

Amaia ZURUTUZA |

Kutxa, Caja Vital, CAN eta BBK kutxen batzarretan parte hartzen duten ezker abertzaleko hainbat ordezkarik, Arantxa Urkaregi eta Joxean Urkiola tartean, euskal kutxek, interes alderdikoiak babestu beharrean, krisialdi ekonomikotik ateratzeko ekarpena egin behar dutela adierazi zuten atzo. Izan ere, Hego Euskal Herriko kutxek datozen egunotan, besteak beste, 2009ko balantzea egiteko batzarrak egingo dituzte.

Lehenik eta behin, Arantxa Urkaregik euskal kutxek 2009an «irabazi garrantzitsuak» lortu zituztela nabarmendu nahi izan zuen. Era berean, aurrezki-kutxak erakunde sozialak direla kontuan hartuta, ezker abertzalearen iritziz, kutxek herritarrei eta enpresei krisitik ateratzen lagundu beharko lieketela adierazi zuen, eta ez guztiaren gainetik etekinak lortzen saiatu. Horrekin batera, iaz goi kargudunen ordainsariak igo izana kritikatu zuen.

Gizarte ekintza

Ezker abertzalearen iritziz, eredu merkantilistak ezaugarritzen ditu gaur egun euskal kutxak, eta horregatik, «erabateko» aldaketa beharrezkoa dela eta «irmoki» eredu sozial baten aldeko apustua egin behar dela adierazi zuen Urkaregik. Zentzu horretan, kutxek gizarte ekintzara bideratzen duten inbertsioa «inondik inora» ez dela nahikoa baieztatu zuen. Euskal kutxen batzarretan, beraz, ezker abertzaleko ordezkariak beren eredu soziala indartzeko ekimenak martxan jartzen saiatuko direla adierazi zuen Urkaregik.

Dagoeneko proposamen ugari egin ditu ezker abertzaleak. Hala nola langabezian nahiz enplegua erregulatzeko txostenen baten eraginpean daudenei laguntzeko funtsak sortzea, hipoteka ordaindu ezinda kutxek bereganatu dituzten etxebizitzak alokairu sozialean eskaintzea eta kutxen jabetzako lurzoruetan etxebizitza sozialak eskaintzeko planak osatzea. Kutxen irabazien %50 gizarte ekintzara bideratzea ere eskatzen du ezker abertzaleak.

Urkaregik ezker abertzalearen proposamen guztiak egingarriak direla baieztatu zuen, horretarako, ordea, erakunde horietako organoak «demokratizatu» behar direla azaldu zuen, esan zuenez, gaur egun interes alderdikoiak dituzten pertsonen kontrolpean baitaude. Hala, kutxen organoetako ordezkariak aukeratzeko egingo diren batzarretan ezker abertzaleak hainbat hautagaitza aurkeztuko dituela iragarri zuen.

Hego Euskal Herriko kutxen fusioaz berriz, ezker abertzalearen proposamena argia dela adierazi zuen: lankidetzarako mekanismoak martxan jartzen hastea Euskal Herri osorako finantza proiektua osatzeko, beti ere eredu soziala bultzatuz eta proiektu merkantilistak baztertuz.

«Ez dago aitzakiarik», esan zuen Urkaregik, «behar den gauza bakarra borondatea eta ilusioa sortuko duen eta herri hau eta bertako herritarrak onuradun izango dituen proiektua sortzeko gogoa da».

Kutxa se desprende de la Obra Social y la pasa a las fundaciones

Kutxa se desprende de toda su obra social propia y la pasa a diferentes fundaciones, algunas todavía sin crear. Esta decisión, según ha podido saber GARA, se ha adoptado al margen de la asamblea por decisión del consejo de administración.

Se entiende que esta decisión supone «una manera de privatizar» la obra social, que durante los últimos años ha perdido casi la mitad de su presupuesto, ya que de 54 millones en 2007 se ha pasado a menos de 30 millones para 2009.

Por otro lado, Kutxa ha realizado una «venta a pérdidas» de Banco Madrid, ya que para traspasarlo a la Banca Privada d'Andorra ha tenido que provisionar 170 millones del crédito a Inmobiliaria Monteverde. Este banco andorrano pagará 100 millones a Kutxa antes del próximo junio.

Juanjo BASTERRA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo