GARA > Idatzia > Kultura

«Los colores de la montaña» kolonbiarrak irabazi du Zinema Eraikitzen saria

GARA | DONOSTIA

Zinema Eraikitzen 17ko epaimahaiak «Los colores de la montaña» film kolonbiarrari eman dio saria, Latinoamerikako zinema laguntzeko ekimenean aurkeztutako sei filmen artean. Zinema Eraikitzen joan den astean ospatu zen, Tolosako (Estatu frantsesa) Rencontres Cinemas d´Amerique Latine jaialdiaren barruan. Zinema Eraikitzen 18 saria, berriz, Donostiako Zinemaldian emango dute, irailean.

Carlos Cesar Arbelaez zinemagilearen lehenengo lana da «Los colores de la montaña» eta «Kolonbiako mendi inguruetako tokiren bateko eguneroko bizitzaren egungo erretratua» da istorioak ageri duena, «Manuel protagonistaren eta haren lagun min eta eskolako kide Julianen arteko harremanaren bitartez kontatua». Filmean, egun batean, futbol partida jokatzen ari direla, baloia galduko dute minaz jositako zelai batean. Eta Poca Luzekin batera beren ametsetarako eta eguneroko bizitzarako ezinbestekoa den objektu preziatua berreskuratzen saiatuko dira. Zinema Eraikitzen 17 sailerako hautaturiko gainerako filmak, Sebastian Hiriarten «A tiro de piedra» (Mexiko), Iria Gomez Concheiroren «Asalto al cine» (Mexiko), Diego Lermanen «Ciencias morales» (Argentina), Sergio Ramirezen «Distancia» (Guatemala), eta Niles Jamil Atalaren «Lucia» (Txile) izan dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo