GARA > Idatzia > Kultura

«Go!azen» telesailaren bigarren liburua aurkeztuko dute gaur Donostian

Orain arte inoiz kontatu gabekoak argituko omen ditu kaleratu berri den «Go!azen» telesailaren liburuaren bigarren zatiak. Bertan, Basakabin igarotako lehen uda eta gero, Irati eta Beñaten arteko harremana zergatik bukatu zen argituko dute azkenean. «Go!azen»-en jarraitzaileek istorioaren sekretuak jakin nahi izanez gero, Donostian dute hitzordua telesaileko protagonistekin, Kutxaren ekitaldi aretoan (Donostiako Andia kalean) 18.00etan. Gainera, gerturatzen direnek opari bat jasoko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo