GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

ADEL, euskal arte eszenikoen topaketa

Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenen topagune bihurtuko da bosgarren urtez. Astelehenetik apirilaren 11ra bitartean, Aulestin bilduko dira aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak.

p058_f01_097x060.jpg

GARA | DONOSTIA

Aurten ere, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenentzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea, hain zuzen. Profesional zein ikasleei begira bideratutako edizioa da aurtengoa, betiere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenen arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.

Aldi berean, ADEL 2010ean parte hartzen duten profesionalek eskainiko dituzten tailer irekiez gain, Aulestiko herriak ere hainbat erakustaldi zein ekintza dramatiko jasoko ditu ADELeko parte-hartzaileen eskutik, Aulesti Arte Astearen barruan. Bertan, aspaldi lanean dabiltzan ikertzaile eta sortzaileak arituko dira irakasle eta solaskide moduan, hala nola Ander Lipus, Manex Fuchs, Gaitzerdi, Pierre Vissler eta Xabi Strubell arituko dira, eta gauero doako ikuskizunak eskainiko dituzte. Orain dela zenbait urte laborategi gisa jaiotako topagune horrek badu oraindik zer hobetu. Aurreko edizioetan bezala, aurrekontu mugatua izateak ez die uzten antolatzaileei beraiek nahiko luketen moduko esperimentazio saio, erakusleiho zein artxibatze zentroak eraikitzen. Hala eta guztiz ere, astelehenetik datorren apirilaren 11ra arte egingo den topaketak, oztopoak oztopo, badu zer eskaini, lan apal baina sakon bati esker, euskal arte eszenikoen esparruan, bai profesionalei, bai aditu zein zaleei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo