GARA > Idatzia > Mundua

Krisi larria Sudanen, oposizioko hautagaiak erretiratu ostean

Sudanen hilaren 11rako iragarritako hauteskundeak kolokan daude. Asteazkenean, hegoaldeko matxino ohien ordezkari Iasser Armanek lehian parte hartzeko asmorik ez zuela iragarri zuen. Atzo, berriz, oposizioak hautagai bakar bat izendatzeko Omdurmanen egindako bilerak ezustekoa eman zuen, beste lau kidek ere hauteskundeetan ez parte hartzea erabaki baitzuten, eta horrek guztiak Sudanen piztutako krisi politikoa nabarmenki areagotu du.

GARA |

Hilaren 11n Sudanen egitekotan diren hauteskundeetan oposizioko bost hautagaik ez dute parte hartuko. Erretiratzeko asmoa iragarri zuen lehena, Iasser Arman izan zen, Hegoaldeko matxino ohien ordezkaria, asteazkenean. Atzo, Omdurmanen oposizioak egin zuen bilera baten ostean, oposizioko beste lau kidek bide berari ekin zioten.

Umma alderdi nazionalistako buru eta lehen ministro ohi Sadek al-Mahdi, Umma alderdiko fakzio nagusiko Mubarak al-Fadil, Alderdi Komunistako Ibrahim Nugud eta Alderdi Unionista Demokratikoko (DUP) Hatem al-Sir dira hauteskundeetan ez dutela parte hartuko iragarri dutenak.

Umma eta DUP Sudango alderdi nagusietakoak dira. 1986an egin ziren hauteskundeetan (azkenak), Umma nagusitu zen eta DUP izan zen bigarren. Ondoren, estatu-kolpea izan zen, Omar el-Bashir egungo presidenteak zuzenduta.

Hassan al-Turabi islamistak, ordea, hauteskundeetan parte hartzea erabaki du. Al-Turabi El-Bashirren sostengua izan zen, baina azkenaldian presidentearen aurka egin du.

«Hauteskundeetan ez parte hartzearen erabakia bi arrazoigatik hartu dut. Alde batetik, Darfurren kanpaina egin ostean indarrean dagoen larrialdi egoera dela-eta, hauteskundeak egitea ezinezkoa dela ohartu naiz. Bestetik, irregulartasunak daude faltsututa dagoen hauteskunde prozesuan», esan zion Armanek France Presse agentziari asteazken gauean.

«El-Bashir presidentea zama da Sudanentzat eta bere alderdiarentzat. Duela 20 urtetik agintzen du Sudanen, nahikoa da!», nabarmendu zuen Armanek, hauteskundeetan parte hartuko ez badu ere, borrokan segituko duela gaineratuz.

Afrikako herrialderik handiena da Sudan. Iparraldean musulmanak dira nagusi eta hegoaldean, berriz, kristauak. Hilaren 11tik 13ra, alderdi ugariren parte hartzea izango duten hauteskundeak egitekotan dira, 1986 urtetik lehen aldiz, baina oposizioaren boikotak bertan behera utz lezake asmo hori.

Hegoaldeko matxino ohiak prest azaldu dira oposizioaren boikot deialdiarekin bat egiteko, betiere neurri horrek eragiten ez badio 2011ko urtarrilean Hego Sudaneko independentziari buruz egin behar den erreferendumari.

El-Bashirrentzat, ordea, ezinbestekoa da SPLMk hilabete honetako hauteskundeetan parte hartzea independentzia erreferenduma egiteko.

Armanen erretiratzeak El-Ba-shirrek lehen itzulian irabaztea ahalbidetuko du. Sudango egungo presidenteak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren (CPI) atxilotze agindu bati egin behar dio aurre. El-Bashirren garaipena ekiditeko aukera bakarra oposizioko talde guztiek hilaren 11 baino lehen hautagai bakarra aukeratzea izango litzateke.

Hautagai bakar hori aukeratzeko bilera egin zuten oposizioko taldeek Omdurmanen, Khartumen alboan dagoen hirian, France Presse agentziari Umma alderdiko agintari batek esan zionez.

Halere, oposizioko alderdi guztiak ordezkatzeko hautagai bateratu bat aukeratu beharrean, hauteskundeetan ez parte hartzea erabaki zuten beste lau hautagaiek. Modu horretan, Sudanen bizi duten krisi egoera larriagotu egin zen atzo, eta Afrikako herrialderik handienean indarkeria berriro nagusi izateko arriskua areagotuz.

carter fundazioa

Sudango hauteskunde prozesuan begirale lanetan dabilen Carter fundazio estatubatuarrak adierazi du bozketa atzera dezaketen arazo logistikoak aurkitu dituela.

aeb-ak

AEBetako mezulari Scott Gration Sudango hauteskundeen sinesgarritasuna mantentzen saiatu da eta horretarako, atzo, oposizioko hainbat agintarirekin bildu zuen Khartumen.

Un acuerdo sobre Darfur antes de las elecciones es improbable

Un acuerdo de paz final entre los rebeldes de Darfur y el Gobierno sudanés es poco probable antes de la celebración de las elecciones del 11 de abril, declaró a France Presse el responsable de los mediadores, Djibril Bassolé.

«Es poco probable que se concluya un acuerdo de paz antes de las elecciones. Es preferible reajustar el calendario para acordar un acuerdo de paz con el nuevo Gobierno elegido», dijo en una entrevista telefónica Bassolé, principal negociador de la ONU y la Unión Africana en Darfur.

«No es imposible alcanzar un acuerdo antes del 11 de abril, pero habría que hacer un gran esfuerzo», añadió Bassolé.

Los rebeldes de Darfur del Movimiento para la Justicia y la Igualdad (JEM) firmaron en febrero en Doha un alto el fuego condicionado a un acuerdo político que debía desembocar en una paz duradera antes del 15 de marzo.

Sudán también firmó a mediados de marzo un acuerdo preliminar con el Movimiento de Liberación para la Justicia (MLJ), una agrupación de pequeños grupos rebeldes de Darfur, que debía concluir con una paz definitiva el 31 de marzo.

«Ni uno ni otro han conseguido alcanzar un acuerdo de paz final. Es preciso, por tanto, un nuevo calendario que tenga en cuenta las elecciones», subrayó Bassolé.

Las autoridades sudanesas indicaron esta semana que sus representantes en Doha y el JEM tenían hasta el 5 de abril para alcanzar un acuerdo de paz.

«Las conversaciones políticas se retomarán en Doha el día 6», destacó Bassolé. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo