GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Manomanistaren atarikoa

Probetarako astirik gabe

Urtarrilaren 25ean jokatu zuen Binakako partidaz geroztik zuriz jantzi ez dela kantxaratuko da Patxi Ruiz.

p046_f01_4934.jpg

Jon ORMAZABAL

Buruz Burukoan parte-hartze hutsa luxu bat bihurtu den garai hauetan, gustura hartu beharko luke Patxi Ruizek aurrekanporaketa bat jokatzeko bere enpresak eman dion aukera. Koadroko kide askok eurentzat nahi luketen aukera hau, ordea, mikaztutako goxoki bat izan daiteke lizarrakoarentzat, ia hiru hilabete pasa dira-eta azken partida jokatu zuenetik. Asier Olaizola lagun zuela, Gonzalez eta Laskurainen aurka jokatu zuen Tolosan, Binakako txapelketaren lehen ligaxkaren barruan, eta ordutik ez da zuriz jantzi, horrek dakarren guztiarekin.

Gainera, Buruz Burukoan jokatzeko aukeraz harago, larunbateko partidak badu azterketa kutsu handi bat. Izan ere, pilotariaren eta enpresaren arteko konfiantzan zalantza handiak sortu dira azkenaldian. 2003. urtean txapelketa hau bera irabazi zuenetik, lizarratarraren jokoak gorabehera handiak izan ditu, eta urrutira joan gabe, Binakako txapelketa utzi zuen era ez zen batere arrunta izan.

Gauza da Beotibarren jokatutako partidaren ondoren, Asegarce bera izan zela EPELi pilotaria lehiaketatik at uzteko eskaria egin ziona, ez zuelako sasoi onean ikusten. Alexis Apraizek hartu zuen haren lekua, baina gernikarrak ez zuen ordezkapen arrunt bat egin, berez, enpresak Ruiz sasoiko zen bermea izan artekoa behar bazuen ere, nafarrak ez du beste partidarik jokatu harrezkero.

Bizkarreko minak ahaztuta

Buruz Burukoaren aurkezpenean Bilbon esandakoaren arabera, behintzat, arazo fisikoak erabat ahaztuta ditu, eta horrenbeste arazo eman dizkion bizkarrak ere ez omen dio ezer galarazten. «Bizkarra oso ondo daukat, hiru entrenamendu egin ditut astean zehar, eta ez dut inolako arazorik izan. Ez daukat inongo minik, beste gauza bat izango da nolako partida irteten zaidan», adierazi zuen Ruizek, larunbatean izango duen joko mailaren inguruko zalantzak ezkutatu ezinda. Dena dela, beraren edo Beginoren lehen arerio izango den Aimar Olaizolari kasu eginez gero, behintzat, biak ala biak lanak emateko moduan daude. Goizuetarrak biak ikusi ditu entrenatzen eta iritzi bera dute bi jotzaileen entrenamenduak ikusi dituzten beste askok ere.

Aurrean daukan erronka oso gogorra izango dela ondo dakien arren, berriro ere partidak jokatzeko gogoz dago Lizarrako atzelaria, eta murriztutako Buruz Buruko honetan bada, are eta hobeto. «Irabaziz gero, handienen artean sartzen zara, eta bestela, etxera. Nik partidak jokatzen jarraitzea da nahi dudana, ia hiru hilabete dira-eta jokatzen ez dudana, eta gero oso zaila egiten da berriz ere hastea», azaldu zuen pilotariak.

Gauzak horrela, Patxi Ruizek oso argi dauka zein den larunbaterako faboritoa. «Begino da gaur egungo pilotarien artean pilotari gehien ematen diona, lehiaketan ni baino askoz sartuago dago eta bera da faborito garbia», azaldu zuen.

Binakako partidetan asko agintzen duen arren, Auzakoak oraindik ez dio buruz buruko lehiari neurririk hartu. Azken Mastersean Asier Olaizolari 22-17 irabazteko gai izan zen, baina Lau eta Erdikoa irabazi berri zuen Gonzalezek sekulako astindua eman zion astebete geroago: 22-4.

Binakakoan askok uste baino lehenago kanporatu izanak bakarkakoa prestatzeari denbora dexente eskaintzeko aukera eman dio Beginori eta «ilusio handiz» ekingo dio larunbatean, Labriteko aurrekanporaketari.

«Entrenamenduetan neure burua nahikoa ondo ikusi dut; eta Patxi ere pare bat aldiz ikusi dut, eta ondo dago. Nik uste dut partida irekia izango dela, berak gainera nik baino esperientzia gehiago dauka halako partidetan. Ikusteko polita izango dela iruditzen zait eta biei onurak ekarri ahal dizkigun aukera bat dela iruditzen zait», azaldu zuen Asegarceko atzelariak.

 
Beroiz no tendrá siquiera esa opción

A pesar de que en la presentación del Manomanista de primera se repitiera varias veces que el campeón del Campeonato de Promoción tendrá el año que viene la opción de jugar, «al menos, una previa», Mikel Beroiz deberá acudir esta mañana al Astelena de Eibar para separar el material del partido que el domingo le medirá a Julen Retegi dentro del torneo de segunda, que ya ganara el año pasado en su primera participación.

Mientras Asegarce ha programado una previa, que hubieran sido dos en caso de que Rubén Beloki estuviera en condiciones, Aspe ha declinado esta opción y el zaguero de Uharte se ve en una situación que anteriormente ya vivió Aritz Berraondo en 2002.

El día de la presentación del Manomanista de Primera, Iñaxio Errandonea, responsable de Aspe explicó que esta decisión obedece a que «tenemos que hacer borrón y cuenta nueva». El de Bera explicó que éste es un modelo completamente nuevo, reconoció que Mikel Beroiz es «el pelotari más perjudicado, pero hablando con él lo ha entendido todo». J.O.

Begino

Binakakotik askok uste baino lehenago kanporatu ostean, Buruz Burukoa buru-belarri prestatzen jardun du Auzako atzelariak azken asteetan eta bere burua prestatuta ikusten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo