GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hiesaren kontrako Aides elkarteak diru laguntza urria jaso duela salatu du

p012_f01_138x100.jpg

Idoia ERASO

Hiesaren aurka borrokatzen den Aides elkarteak mobilizazioak egin zituen atzo diru laguntzen eskasia salatzeko. Osasunaren nazioarteko egunean, elkartearen ateak itxi zituzten sinbolikoki eta elkarretaratzeak egin zituzten. Arratsaldean Baionako egoitzaren aitzinean elkartu ziren finantzamendu eskasia salatzeko.

«Gobernuak erantzun zuzena ematen ez baldin badu, itxiera ez da soilik sinbolikoa izanen, benetakoa baizik», adierazi zuen Baionako egoitzako Judith Kubathek. Iazko aurrekontuarekin alderatuta, 700.000 euro gutxiago izanen ditu aurten elkarteak. Hiesaren prebentzioan eta eriei laguntzen lan egiten duen Aides elkarteak 70 egoitza ditu Estatu osoan.

47 langile

Aidesek eskualdean 47 langile dituela gogorarazi zuen Kubathek, eta pertsona horiek egiten duten lanaren garrantzia nabarmendu zuen. Egoera zaurgarrian diren pertsonen harrera egiten du sarritan elkarteak, eta horiek elkarteko kideei esker laguntza eta informazioa jasotzen dituzte. Harrera eta informazioa Aidesen lanaren alderdi garrantzitsuak direla adierazi zuen.

Informazioa zabaltzeaz batera, Hies gaitzak jotako pertsonen diagnostikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du elkarteak eta gaitza diagnostikatzeko kanpainak egiten dituzte sarri. «Gaur egun kalkulatzen da Estatu frantsesean 36. 000 pertsona seropositiboak direla eta ez dutela horren berri», azaldu zuen Aideseko kideak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo