GARA > Idatzia > Ekonomia

Suspertze ekonomikoa ahuldu egingo da 2010eko aurreneko hilabeteetan

Munduko potentzia ekonomiko nagusiek iazko urteko azken hilabeteetan izan zuten suspertze ekonomikoa ahuldu egingo da aurtengo aurreneko hilabeteetan, ELGAren aurreikuspenen arabera.

p032_f01_148x104.jpg

GARA | PARIS

OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen arabera, 2009. urte amaieran herrialde garatuenek izan zuten suspertze ekonomikoa ahuldu egin da aurtengo lehenengo hilabeteetan. Gainera, estatuen hazkunde ekonomikoaren abiadurari dagokionez, aldeak nabarmenak dira. Izan ere, sendoagoa ematen du Ameriketako Estatu Batuetan eta Japonian eurogunean baino.

OCDEk Parisen aurkeztu zuen atzo munduko zazpi potentzia ekonomiko nagusietan aurreikusten duen barne produktu gordinaren (BPG) hazkundea. Efe agentziak jaso zuenez, zazpi estatu horiek, batera, %1,9ko hazkundea izango dute 2010eko lehenengo hiru hilabeteetan; apirila eta ekaina bitartean %2,3koa izango da.

Kopuru horiek 2009. urteko azken hiruhilekoan izan zen hazkundearen geldotzea erakusten dute, orduan %3,7koa baitzen. «Aktibitate handiagoa izango delako seinaleak ikusten ditugun arren, lan merkatuaren prekarietatea eta finantza merkatuan izango diren zailtasunak direla-eta, suspertze neurriak bertan behera utzi baino lehen zuhur jokatu behar dela uste dugu», esan zuen OCDEko ekonomialari buru Pier Carlo Paodanek.

Paodaneren arabera, finantza egoera hobetu da, baina oraindik bankuek kredituak gal ditzakete. OCDEren arabera, AEBetan lehen hiruhilekoan BPGa %2,4 haziko da eta %2,3 bigarrenean. Iaz, urria eta abendua bitartean %5,6ko hazkundea izan zuen.

Japoniak 2010eko lehen hiruhilekoetan %1,1eko eta %2,3ko hazkundea izango duela iragarri du erakundeak, iazko azken hiruhilekoan %3,8ra iritsi zen arren.

Euroguneari dagokionez, OCDEren aurreikuspenek Alemania, Estatu frantsesa eta Italiako ekonomien hazkundea aztertzen dute. Lehenengo hiruhilekoan, hirurak kontuan hartuta, %0,9 haziko direla uste du eta %1,9 apirila eta ekaina bitartean. 2009 amaieran %0,4 hazi ziren.

Izan ere, OCDEren arabera, Alemaniako ekonomiak %0,4ko beherakada izango du lehenengo hiru hilabeteetan eta hurrengoetan %2,8 haziko da. Estatu frantsesean %2,3 eta Italian %1,7 haziko dela aurreikusi du.

La zona euro se estancó en el último trimestre de 2009

La economía de la zona euro se mantuvo estable en el cuarto trimestre de 2009 respecto a los tres meses anteriores, mientras que en términos interanuales registró un retroceso del 2,2%, según los datos publicados por Eurostat, que ha revisado a la baja en una décima su anterior estimación. En el conjunto de la Unión Europea (UE) el Producto Interior Bruto (PIB) registró un crecimiento trimestral del 0,1%, mientras que en la comparativa interanual registró un retroceso del 2,3%.

Entre los países de la zona euro cuyos datos estaban disponibles, el mayor incremento trimestral del PIB se registró en Eslovaquia (+2%), por delante de Malta (+0,9%) y el Estado francés (+0,6%), mientras que los mayores retrocesos se observaron en Irlanda (-2,3%), Grecia (-0,8%) e Italia (-0,3%). En el caso del Estado español el PIB del cuarto trimestre retrocedió un 0,1% respecto al trimestre anterior y un 3,1% respecto al año anterior.

En el conjunto de 2009, el PIB de la eurozona registró una contracción del 4,1% y del 4,2% entre los Veintisiete, frente a los crecimientos del 0,6% y del 0,7% registrados respectivamente en 2008. EFE

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo