GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

JAIAK

San Telmo jaiak ospatuko dituzte Zumaian datozen bi asteburuetan

Asteburu honetan santelmoak eta datorrenean «errepikapenak». Zumaian ez da jai girorik faltako. Gaur abiatuko dira, bertso jaialdi batekin, eta txosnen gunean kontzertuak izango dira ondoren. Txupinazoa, ordea, bihar eguerdiko hamabietan izango da San Telmo ermitan bertan. Gero, bazkaria izango da txosnetan, trikitilariek kaleak alaituko dituzte eta, arratsaldeko lauretan, Bela elkartekoek irrati-kontrol erakustaldia eskainiko dute. Larunbat gauean ere izango dira kontzertuak txosna eremuan eta kofradian, berriz, berbena izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo