GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ipar Irlandako Justizia Ministerioa, garrantzizko urratsa

Atzotik ipar irlandarrek ministerio berria dute, eta ez edozein, baizik eta berebiziko garrantzia duena, Justizia Ministerioa, hain zuzen. Hartara, Barne eta Justizia eskuduntzak eskuratuta, Ipar Irlandako Gobernuak bertako prozesua arriskuan jarri zuen arazoa gainditu du. Garrantzi politiko ukaezina du transferentzia hori gauzatu izanak, eta garrantzi horren erakusgarri dira transferentzia eskuratu arte izandako oztopoak, 1998ko Ostiral Santuko Akordioetan jasota bazegoen ere, unionisten oraintsu arteko jarrerek, eskuduntzak hartzeko aukera blokeatuta, bake prozesua arriskuan jarri baitzuten. Justizia ministro David Fordek esan zuenez, atzokoa «urrats bat da bake prozesuan eta prozesu politikoan».

Hala ere, atzo bertan -egun esanguratsua aukeratuta, beraz- Britainia Handiko Armadaren egoitza batetik hurbil zartarazi zuten bonba-autoak gainditu beharreko jarrera agertu zuen, oraindik prozesu irlandarrari mesfidantzaz begiratzen diotenen jarrera, alegia. Eta hartarako biderik eraginkorrena prozesuaren erabateko garapena izango da, nork bere ardurak betez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo