GARA > Idatzia > Euskal Herria

Egoera aztertuta, bakerako bidea egiteko aukerak daudela uste du Lokarrik

GARA |

Lokarrik 2010eko neguan bakeranzko prozesua zein egoeratan den aztertu ondoren, «bake prozesua ahalbidetzeko aukera txiki bat ireki» dela ondorioztatu dute. Txostena egin ahala martxoaren 29an nazioarteko aditu talde batek «Bruselako Adierazpena» delakoa aurkeztu zuen, hala, Lokarrik bat egin eta «eskakizunak babesteko herritar kanpaina abian jartzea» iragarri zuen.

Lokarriren galdeketaren arabera, bake prozesuaren egoeraren balorazioa «hobetu egin da», udazkeneko 3,7tik 4,2ra igo da, eta «gehienen iritzia da badirela bakean aurrera egiteko aukerak». Bakerako itxaropenerako arrazoiak badirela uste du %43k, gehienek ezker abertzalearen «Zutik Euskal Herria» adierazpena garrantzitsutzat jotzen dute. Bakea lortzeko oztopo nagusiak hautatzeko orduan, berriz, %63k ETA hautatu du eta %60k elkarrizketa gabezia. Hirugarren arrazoi nagusitzat, berriz, legez kanporatzeak jo ditu %40k.

Gobernu espainolaren eginbeharrei buruz, bestalde, galdetutakoen %61ek eta %60k uste dute beharrezko dela, Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko buruzagiak askatzea eta Gobernuak Mitchell Printzipioak bere egitea, hurrenez hurren. Ehuneko 26k bestalde, preso batzuk hurbiltzea eta tortura kasuak ikertzea beharrezkoa dela uste du.

Tokian tokiko 13 eztabaidetan, berriz, ETAren eta Gobernuaren arteko elkarrizketa garatzeko gakoak «ETAren indarkeriarik ez izatea» eta Gobernuak «Mitchell Printzipioak onartzea, Alderdien Legea kentzea, presoak hurbiltzea eta ezker abertzaleko buruzagiak askatzea» direla adostu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo