Lesioak
Aito Ocio, txanpon beraren beste aldea
Gasteiztarrak berriz ere min hartu du denboraldi osoan baja izatea eragin dion sorbaldan eta litekeena da urtea partidarik jokatu gabe amaitu behar izatea.
GARA | BILBO
Aitor Ociok jarri zion atzo Lezaman bizi zen itxaropen giroari garratz puntua. Izan ere, atzo goizeko entrenamenduan atzelari gasteiztarrak berriz ere mina sentitu baitzuen denboraldi hasieratik bajan izan duen sorbaldan eta ia ezinezkoa izango da berriz ere zelaian ikustea aurtengoa bezalako urte emankor batean. Orain arte, Ligako hiru partidetan eta Europa Leagueko beste seitan baino ez du jokatzerik izan arabarrak, eta oraintxe, uste baino askoz gehiago luzatu den lesio hori datorren denboraldirako osatzearekin pozik egon beharko luke.
Urriaren 20an egin zioten eskuin sorbaldako ebakuntza Ociori, eta otsailerako osatuta egotea zen lehen asmoa. Halako kontuekin, ordea, sekula ez dago asmatzerik eta gauzak okertu egin ziren, osatze prozesua atzeratuz. Azken asteetan gainerako taldekideekin entrenatu den arren, kolpeak ekiditeko agindua eman zioten medikuek eta zenbait infiltrazio ere jasan ditu mina kentzeko -gaur bertan zuen ordua hartuta Mikel Sanchez medikuarekin beste saio bat egiteko- baina atzoko entrenamenduan berriz ere okerrera egin zuen bere sorbaldak.
Lesioaren bilakaera geldoak nahikoa kezkatuta zuen atzelaria, garai honetarako hamaikakoan berriz ere leku bat lortzeko borrokan aritzea espero baitzuen, eta atzokoak denboraldi honi agur esan beharko diola baieztatu zion.
Gurpegi, itxaropentsu
Taldearen egoerak, dena dela, poztasuna eta ilusio handia piztu ditu inguru guztian eta gauzak dauden bezala, «Europan ez egotea, kolpe handia» izango dela iritzi zion atzo Carlos Gurpegik. Andosillakoak denboraldi amaiera zirraragarri bat aurreikusi zuen Athleticentzat eta hurrengo denboraldian Europan ez egotea mingarria litzatekeela azaldu zuen, «hamargarren jardunalditik, zortzigarren postutik behin ere jaitsi ez garelako».
«Etxetik kanpo merezi izan ditugun bi edo hiru emaitza onak lortu izan bagenitu, alde handiagoa izango genuke atzetik ditugun taldeekiko, baina azken partidara arte, Villarreal, Mallorca edo Getaferekin borrokan aritu beharko dugu. Dena dela, gure burutik ez da pasatzen sei lehenen artean ez sartzea».
Erdilari nafarrarentzat, etxean lortutako emaitza onetatik -San Mamesen jokoan egon diren azken 24 puntuetatik 22 eskuratu dituzte- etxetik kanpo lortutakoetara dagoen aldea -azken bederatzi irteeretan hiru puntu besterik ez- «eraginkortasunean» datza.
«Etxean lehen minututik asko estutzen dugu aurkaria, ia partida guztietan nahikoa azkar lortzen dugu markagailuan aurretik ipintzea eta horrek gauzak asko erraztu dizkigu. Kanpoan, sortutako aukeretan asmatu ez izanak asko baldintzatzen zaitu Vicente Calderon edota Nou Camp bezalako zelaietan, talde hauek dituzten aurrelari handien aurka», gehitu zuen.
Ildo horretan, Andosillakoak ostegunean Valentzian azkenaldiko bolada ona baieztatu -azken bederatzi partidetatik bi baino ez dituzte galdu-, eta etxetik kanpo beste garaipen bat lortu nahi du. Joan den abenduaren 12an, La Romaredan jokatutakoa izan da etxetik kanpo irabazi duten azken partida.
Bestalde, Andosillakoak onartu zuen ez dela «erraza» Almeriaren aurkako partida bezalakoak berriz ikustea. «50. minuturako 4-0 ari ginen irabazten eta honek sortutako konfiantzak futbolean gehiago jokatu eta baloia gehiago eskatzera eramaten gaitu».
Etziko partidari buruz, Gurpegik esan zuen Valentzia oso aurkari arriskutsua izango dela, azkenaldian Emeryren taldeak atzealdean izan dituen arazoak asko izan diren arren. «Gu geure partida egitera irtengo gara. Oso lehia gogorra planteatuko diegu eta ea markagailuan aurrea hartzeko zortea dugun; beraiek eginez gero, gauzak asko zailduko dira, kontraerasoan Europako talderik onenetako bat da-eta».
Koikili Lertxundik, bere aldetik, Almeriaren aurkako garaipen bikainaren garrantzia nabarmendu zuen. «Taldeari beste aire bat ikusten zaio, konfiantza handia du bere buruarengan. Badaki aukera asko sortzen dituela, nahiz eta hauek ez gauzatzeak hainbat puntu galtzera eraman gaituen. Betiko eztabaida da hau, ondo jokatu ala emaitzak lortzearen arteko zalantza. Azkenaldian ondo jokatzea eta irabaztea lortzen ari gara eta denok gozatzen ari gara, bai zaleak, bai jokalariak», adierazi zuen.
Bat egin zuen Gurpegirekin kanpoan taldeari aukeretan asmatzea falta zaiola esatean. Valentziaren kontra aukera horietan asmatzea izango omen da taldearen hurrengo erronka.
Debido al cambio de exposición que se está realizando, el Museo Athletic Club estará cerrado desde el día 13 hasta el día 18 de abril. A partir del día 20 volverá a abrir sus puertas con una nueva exposición: «Mister Pentland».
Siguiendo un poco la moda impuesta por Guardiola y teniendo en cuenta la acumulación de partidos, el Athletic viajará a Valencia el mismo día del partido ante los de Unai Emery. La expedición rojiblanca volará al mediodía a la ciudad del Turia y regresará el viernes. El quipo no tendrá hoy jornada de descanso de los martes y entrenará en Lezama a las 10.30.
Andosillakoak esandakoaren arabera, «hamargarren jardunalditik zortzigarren postutik gora egon ostean, Europatik kanpo geratzea kolpe handia izango litzateke».
Ezker hegalekoaren hitzetan, Athletici «beste aire bat nabaritzen zaio azkenaldian, konfiantza gehiago. Azkenaldian ondo jokatzea eta irabaztea lortzen ari gara eta denok ari gara gozatzen».
El Athletic Club no ha perdido en cuatro de sus últimas cinco visitas a Mestalla, campo que visitará el próximo jueves para enfrentarse al Valencia y en el que ha conseguido tres empates y una victoria desde la temporada 2004/2005.
En 2007 puso fin a una racha de 20 años sin ganar en Valencia, con un concluyente 0-3, materializado por Yeste y Llorente, que anotó dos goles. En el pasado ejercicio, David Villa, autor de los dos goles del partido, firmó la victoria del equipo de Unai Emery y puso punto final a la racha positiva del equipo.
GARA