GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

«Jules Verneren azken abentura» oholtzara igoko du bihar Gorakada antzerki taldeak

Gorakada taldearen euskarazko azken antzezlana, «Jules Verneren azken abentura», bihar estreinatuko dute Zornotza aretoan. Bizkaiko makina bat herritan zehar ibiliko dira gero, apiril eta maiatzean.

p048_f01_148x064.jpg

GARA | ZORNOTZA

«Jules Verneren azken abentura» dugu Gorakada antzerki taldeak haur eta gaztetxoentzako prestatu duten azken ikuskizuna.

Antzezlana atzo aurkeztu zuten Zornotzan, bertan izango baita bihar estreinaldia. Antzerki taldeko kideen esanetan, «Jules Verneren azken abenturan irudimenari gorazarre egin nahi diogu, eta irudimenaz ari garela, bide batez Verneri berari, gizakion sormen gaitasunaren erakusle argia delako. Bada, irudimenak, esperimentutik, jolasetik, atrebentziatik... asko duelako, gure istorioaren protagonista izateko Verne bera aukeratu dugu».

Zuzendaritza lanean Alex Diaz aritu da, eta Josu Camara, Izaskun Asua, Zigor Bilbao eta Ainhoa Alberdi ditu antzezle lanak.

Zornotza aretoak hartu ostean, Basaurira egingo du gero taldeak, etzi, apirilak 18, antzezlana taularatzeko. Datorren apirilaren 24an Galdakaon izango dira, apirilaren 27an Abadiñoko Matiena auzoan eta hilabete bukaeran, apirilaren 30ean, Berrizen.

Birak maiatzean jarraituko du; Elorrion aurrena, maiatzaren 9an eta Durangon gero, 16an. Eta antzezlana maiatzaren 22an Igorren eskaini eta gero, Bizkaitik atera eta Gipuzkoan bukatuko dute, maiatzaren 29an Irunen. Tartean baina, Euskal Herritik kanpora ere bidaiatuko dute, Zamoran antzezlana gaztelaniaz eskaintzera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo