GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Datorren apirilaren 24an, Kale Antzerki Eguna jasoko dute usurbildarrek

p048_f02_88x100.jpg

GARA | USURBIL

III. Kale Antzerki Eguna izango da Usurbilen datorren apirilaren 24an, larunbata. Hitzordua areto itxietan egin ohi diren antzerki lanak kalera ateratzeko baliatuko dute. Txerriki antzerki taldea eta Usurbilgo Udala elkarlanean ari dira antolakuntzan, eta beren esanetan, «adin eta gustu guztietako herritarren interesetara hurbiltzen» saiatu dira.

Aurtengo ekitaldian Euskal Herriko herrialde ezberdinetako esperientziak ekarriko dira Usurbilera, eguerdian hasi eta goizaldera bitarte.

Eguerdian, Artzabalen, Malas Kompañias zirku taldearen «Ukelele Jauna» antzezlanak irekiko du jarduna. Gero Hortzmugak «Olympikas 2012» antzeztuko du 12.50ean frontoian, eta bazkalostean, Artzabalera bueltatuta, Teatro Salitreren «On egin, mon amour» ikusi ahal izango da 16.00etan.

Landaberri «Dantzan blai!» arituko da frontoian 17.20an, eta La Tirili arabarrek «Gertakizuna» agertuko dute 18.20an kaskoan. Mikel Laboa plazan, 19.30ean, «Homo Sapiens-en gainbehera» plazaratuko du Atikusek.

Gauean, jarduna bukatzeko, Alprojak «Ni banoa» antzeztuko du kaskoan 22.30ean, eta Kilikoko zirkuak «Bi» lana 23.30ean frontoian. Bukaera Riki, Txer eta Konpainiak emango du «Azken Bals-a»-rekin 00.40an kaskoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo