Imanol Alvarez, Jaime Mendia eta J. Ignacio Sanchez Bilboko EHGAM
Argibidea
Bilboko EHGAMen izenean idatziriko eta atzo, hilak 20, GARAn argitaraturiko «Eremu publikoaren «okupazioa» arautzen duen udal-ordenantzaren aurka» izeneko artikuluxkako paragrafo batean, ondoko esaldia agertzen zen: «doako altzariak jartzea». Agerian gelditzen da hiperzuzenketa gertatu dela. Jatorrizko testuan «doako muebleak jartzea» esaten zen. Zuzentzalileak ez zekien, nonbait, gure auzoan hain erabilia den mueblé hitzak erderaz daukan esanahia: casa de citas edo putetxea, alegia.