GARA > Idatzia > Kirolak> Real Sociedad

Cartagenaren aurkako partida prestatzen hasita

Agirretxe eta Nsue, golaren ardura banatzeko prest

Buenoren lesioak titular izateko ateak zabaldu dizkie bi jokalariei denboraldiko unerik erabakigarrienean.

p034_f01_555x555.jpg

Jon ORMAZABAL

Etxetik kanpo emaitza hobeak lortzea ez ezik, golak egitea ere Realaren gabeziarik nagusietako bat izaten ari da. Denboraldiaren txanpa garrantzitsuenean, gainera, Carlos Bueno aurrelari titularrak ez du jokatzerik izango eta Imanol Agirretxe eta Emilio Nsueri egokituko zaie taldearen lana borobiltzeko ardura. Biek dute ilusio eta grina ireki zaien aukera hau aprobetxatzeko eta mallorcarrak berak atzo esan bezala, baita aurrealdean batera jokatzeko ere. Aukera hau ez litzateke berria, hirugarren jardunaldian hasieratik aritu baitziren Agirretxe eta Nsue Tarragonan, emaitza bikainarekin gainera, 1-2 Usurbilgoaren eta Buenoren golekin.

Printzipioz, harrobiko aurrelaria izan da Martin Lasarterentzat bigarren aurrelaria, inoiz lehena ere bai, eta berak ia ziur behar luke hasieratik Cartagenan. Gainera, iaz ere egokitu zitzaion antzeko egoera batean jokatu behar izatea, Iñigo Diaz de Cerio izan zen min hartu zuena, eta bikain ordezkatu zuen, denera bederatzi gol sartuz, Necati eta Abreurekin lehian. Denboraldi hasieran bolada horri jarraipena eman zion nolabait, lehen lau jardunaldietan lau gol sartuz (Las Palmas eta Tarragonari bana, eta Gironari bi).

Gerora, ordea, gorabehera handiak izan ditu aurkariaren atearen aurrean: zortzi partida eman zituen golik sartu gabe, Cartagenari garaipenaren gola sartu zion Anoetan, eta denboraldi honetako seigarrena eta azkena Cadizi egin zion 19. jardunaldian, orain dela hiru hilabete. Buenok kendu dio titular postua eta orain, Uruguaikoaren lesioak titular izateko ateak ireki dizkio berriro. «Gertatzen diren gauzak dira, argi dago Carlosek min hartuta jokatzeko aukerak handitu egin direla, eta prestatu egin beharra daukat, baina orain arte bezala. Hasieratik jokatzeko aukerak ditut eta prest egon behar dut», adierazi zuen usurbildarrak.

Aurrelariak ezin izan zuen gainerakoek bezala entrenatu gainkarga txiki baten erruz, baina ez luke arazorik izan behar igandean jokatu ahal izateko.

Emilio Nsueren aukera ere ezin da baztertu murtziarren aurka jokatzeko. Mallorcarra hegalerako erabili izan du gehienetan Lasartek, baina jokalariak berak behin baino gehiagotan errepikatu du, berak aurrelari jokatzea duela gustukoen. Gola egiteko erraztasuna du Nsuek eta berea izan da taldeak sartutako azken gola, Herculesen aurka garaipena eman zuena, hain zuzen ere. «Sentitzen dut Carlosegatik, pena bat da, baina asko gara taldean eta denok egin ditzakegu gauzak ondo. Ilusio handia daukat aurrelari postuan jokatzeko aukera izateagatik», azaldu zuen.

Minutuekin, gustura

Agirretxeren kasuan bezala, Nsueren protagonismoak ere behera egin du denboraldia hasi zenetik hona, baina ez du entrenatzailearenganako inolako kexurik. «Oso gaztea naiz, gehiago jokatu nahiko nuke, baina izan ditudan partida eta minutuak ikusita, dagoen taldearentzat, dexente jokatu dut eta nahikoa pozik nago izandako aukerekin», azaldu zuen.

Deialditik kanpo ere utzi izan du Martin Lasartek jardunaldiren batean, baina beste ikasbide baten moduan hartu izan du jokalariak bere entrenatzailearen erabakia. «Sekula ez zitzaidan halakorik gertatu, baina deialditik at geratzea esperientzia berri bat izan zen, oso gaztea naiz eta hortik ere ikasteko asko daukazu. Gehiago entrenarazten zaitu. Minutuak izanda, ea berriro ere taldean toki bat egiterik dudan», esanez amaitu zuen.

Griezmann regresa hoy a Zubieta

La paralización del tráfico aéreo europeo ha beneficiado a la Real, ya que Antoine Griezmann regresará hoy a Zubieta, después de que la Federación francesa suspendiera los partidos que su selección sub-19 tenía previstos jugar ayer y mañana. Los problemas aéreos hicieron que, para aprovechar el viaje, la selección de Montenegro fuera sustituida por un club local, mientras que el partido de mañana no se disputará y los internacionales regresan hoy.

Por lo demás, la Real tiene hasta ocho jugadores tocados, seis de ellos que podrían ser considerados titulares, con problemas físicos de diversa entidad cuando restan sólo cuatro días para viajar a Cartagena a jugar uno de los partidos más importantes de la Liga.

El parte hecho público por los servicios médicos realistas señala que Imanol Agirretxe sufre una sobrecarga en los isquiotibiales, David Zurutuza la misma dolencia en el muslo derecho y Carlos Martínez problemas físicos en la cadera. En principio, parecen las típicas molestias post partido pero habrá que esperar su evolución. GARA

biak batera

Hirugarren jardunaldian Tarragonan, Agirretxek eta Nsuek elkarrekin jokatu zuten hasieratik eta taldeak emaitza bikaina lortu zuen, 1-2 irabazi baitzuen Nasticen aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo