GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baionako Batz guneko zaborren balorizazio poloa Urbaserrek eraikiko du

A.B. | BAIONA

Baionako Batz-Arkondo gunean eraikitzekotan diren zaborren balorizazio gunea eraikitzeko aukeratua izan den enpresaren berri eman du Bil ta Garbik. Estatu espainolean zaborren bilketa eta tratamendurako aditua den Urbaser enpresa izan da aukeratua. «Bai inguramen eta bai teknika aldetik Bilta Garbik finkatu zituen kriterioak kontuan harturik Urbaser enpresaren eskaintza egokiena iruditu zaigu», argitu zuen Iriartek. Horrenbestez, enpresak zabaldu zezakeen kalteak lekuko herritarretan sortu duen mugimenduari begira, «zero ussaineko» lantegia izanen zela nabarmendu zuen Iriartek. Orotara, 83.000 tona zabor tratatuko dira bertan.

Bestalde, Bil ta Garbik Baiona, Angelu eta Biarritzen urte betez zaborren bereisketa emendatzeko egindako lanaren berri eman zuen atzo, horri esker zaborren kopurua behera egin zuela goraipatu zuten. «Egunkari eta paperen bereisketa gora egin du, gaur egun %53,5etan gaude. Baina, oraindik lan handia dago egiteko», argitu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo