«Hyde Park-eko hizlaria» eleberria gaztelaniaz eman du Joxemari Iturraldek Pamielarekin
Ariane KAMIO | DONOSTIA
Pamiela argitaletxeak urte asko eman ditu fikziozko lan guztiak, poesia, narratiba zein haur eta gazteentzako literatura, euskaraz argitaratzen. Hasieran narratiban kaleratutako lanak bi hizkuntzatan plazaratzen bazituen ere, urte luzeren buruan euskaraz soilik argitaratu ditu horiek, eta orain berriro bi aukerak eskaintzen ari da. Iaz, Argentinan, gaztelaniaz aurkeztu zuten «Siete poetas vascos» euskal poeten inguruko antologia bat, eta, atzo, alor horretako eleberrigintzaren lehen gaztelaniazko alea aurkeztu zuen aro berri horren baitan. Joxemari Iturraldek (Tolosa, 1951) orain lau urte idatzitako «Hyde Park-eko hizlaria» da gaztelaniara eramandako sorkuntza: «El orador de Hyde Park», hain zuzen.
Juan Mari Irigoienek Pamielaren izenean adierazi zuenez, gaztelaniazko aleak «euskaraz bere bidea egin duten liburuekin soilik argitaratuko dira» eta «oso gertuko idazleei» egindako eskaintza dela nabarmendu zuen. Aurrerantzean ere gaztelaniaz liburu gehiago eskaintzeko asmoa dutela nabarmendu zuen, «baina ez edonola, betiere gertuko idazleekin eta euskarazko bidea egina duten liburuekin».
Iturraldek, beraz, gaztelaniara eraman du 2006an idatzitako eleberria. Londresko Hyde Parken elkartzen diren euskal errefuxiatu baten eta gazte talde baten arteko harremanean oinarritzen da denboraren inguruko hausnarketa egiteko. Gogoeta horren baitan, 36ko Gerrako gertaerak eta gaur egungo gizartearen inguruko sentipenak biltzen ditu, «ezohiko» irakurketa bat egitera gonbidatuz. «36ko Gerrako dokumentazio ugari neukan, baita 17 urterekin Londresera egindako bidaiako esperientzia ere. Gauza batzuk benetakoak dira eta besteak ez; irakurlea haiek asmatzera bultzatu nahi dut», esan zuen.
Autor: Fermin Gongeta (con prólogo de Periko Solabarria).
Obra: «La hija del artillero».
Editorial: Txertoa.
Colección: Larrea.
Páginas: 350.