IKUSKIZUNA
Break on Stage: kale kultura erakustaldiak eta Europako break-dantza lehiaketa
Bederatzigarren urtez ospatuko da bihar Break on Stage, kale kultura ardatz duen ikuskizuna. Bilboko La Casilla pabiloian izango da aurtengoan ere, 4.500 ikuslerentzako lekuarekin. Bi zati izango ditu ekitaldiak. Lehenengo, Europako taula gaineko break-dantza lehiaketa egingo dute, eta sei taldek parte hartuko dute bertan. Paris, Brusela, Madril, Iruñea, Gasteiz eta Bordeletik iritsitako taldeak izango dira. Lehiakideen ikuskizunekin partekaturik, hainbat estiloko kale kultura erakustaldiak egingo dira. Bukatzeko, Violadores del Verso Zaragozako taldeak kontzertua eskainiko du 22.30etik aurrera.