Aipagarriak
Miguel de Unamuno eta Blas de Otero sariketetako irabazleak, lau liburutan
GARA | BILBO
Bilboko Udalak hiru saiakera liburu aurkeztu ditu -bi gaztelaniaz eta bat euskaraz-. Lan horiek Miguel de Unamuno Saiakera Saria lortu dute (2007an eta 2008an) eta, horrez gain, beste ale bat ere argitaratu dute, Blas de Otero poesia lehiaketan lehen edizioan saritutako lanarekin.
Atzo aurkeztutako lau liburuak honako hauek dira: Jon Suduperen «Hizkuntza ados jartzeko da», Pere Ballarten eta Jordi Juliaren «Sobre islas y penínsulas. Ensayos de teoría de la literatura y literatura comparada», Benigno del Rioren «La invención del paisaje: un ensayo sobre la condición humana», eta Jose Antonio Ramirez Lozano poetaren «Copa de Sombras». Lau argitalpen horiek salgai daude jada liburu-dendetan, eta gaurko Liburu Azokan Bilboko Udalak jarriko duen mahaian ere erosi ahal izango ditu nahi duenak.
2008an Bilboko Hiria Blas de Otero poesia sariketaren I. saria lortu zuen «Copa de sombras» lanaren bitartez, Jose Antonio Ramirez Lozanok bizitzari eta haren estutasun eta itzalei buruzko gogoeta egiten du.
Saiakerak
Jon Sudupe Martijak (Azkoitia 1947) idatzitako «Hizkuntza ados jartzeko da» lanak euskarazko Miguel de Unamuno IX. Saiakera Saria lortu zuen 2007an. Mendebaldeko pentsamenduaren hizkuntzaren inguruko garapena erakusten du bertan.
2007an Miguel de Unamuno IX. Saiakera Saria lortu zuen Pere Ballart (Bartzelona, 1964) eta Jordi Julia (Sant Celoni, 1972) egile katalanen «Sobre islas y penínsulas. Ensayos de teoría de la literatura comparada» lana, literaturaren azterketan murgiltzen da.
Azkenik, 2008ko Miguel de Unamuno X. Saiakera Saria lortu zuen Benigno Del Rioren «La invención del paisaje: un ensayo sobre la condición humana» liburuari dagokionez, bertan, egileak, bisitatu dituen munduko hainbat lekutan bizi izandako esperientzia pertsonala berriro bizitzen du eta haren inguruko gogoeta egiten du eta literaturaren inguruan duten esanahiaren inguruan ere hausnartzen du.