GARA > Idatzia > Ekonomia

NDFk Greziak behar duen laguntza «garaiz» jasoko duela ziurtatu du

Alemaniako Finantza ministroak EBk Greziari lagunduko dion ala ez oraindik ez duela erabaki esan zuen atzo. Hala ere, laguntza jasoz gero, datozen urteetan aurrezte-planarekin jarraitu beharko duela adierazi zuen. Finantza ministro frantsesak, berriz, Greziak bere zorrak ordaintzen ez baditu, laguntza etengo dutela baieztatu zuen. Bestetik, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Strauss-Khan-ek herrialdeak behar duen laguntza «garaiz» jasoko duela iragarri zuen.

p019_f01_199x116.jpg

GARA

Greziak joan den ostiralean Europar Batasunari eta Nazioarteko Diru Funtsari (NDF) herrialdeak bizi duen finantza krisiari aurre egiteko prestatu duten laguntza plana martxan jar dezaten eskatu zien. Atzo, ordea, Alemaniako Finantza ministro Wolfgang Schäublek Europar Batasunak (EB) nahiz Alemaniak Greziari ekonomikoki lagunduko dioten oraindik erabakitzeke dutela adierazi zuen «Welt am Sonntag» egunkari alemaniarrari egindako adierazpenetan, Efe agentziak zabaldu zuenez.

Ildo horretatik, Greziak diru laguntza jaso nahi badu, datozen urteetan berriki abian jarri duen aurrezte planari eutsi beharko diola esan zuen Schäublek. Era berean, Estatu frantseseko Ekonomia eta Finantza ministro Christine Legardek, laguntzaren nondik norakoak negoziatzen ari direla adierazi zion atzo «Le Journal du Dimanche» egunkari frantsesari, eta Greziak egin behar dituen ordainketak egingo ez balitu, laguntza prozesua eten egingo dutela baieztatu zuen. Horrez gain, Greziako, EBko nahiz NDFko ordezkarien arteko negoziaketetan Greziak jasoko duen dirua itzul dezan bermeak zehaztu behar direla aldarrikatu zuen.

Behar bestekoa ez

Oraingoz EBk eta NDFk 45.000 milioi euroko laguntza prestatu dute. Kanadako Finantza ministro Jim Flaherty-k atzo azaldu zuenez, ordea, Europako hainbat herrialdek kopuru hori ez dela nahikoa izango uste dute. Zentzu horretan, «Welt am Sonntag» egunkariaren arabera, 2015. urtera bitarte Greziak 140.000 milioi itzuli beharko ditu.

Lehenik, hiru aste barru, maiatzaren 19an, Greziak 8.500 euroko zorrari egin beharko dio aurre. Zentzu horretan, NDFko zuzendari nagusi Dominique Strass-Khann-ek Greziari laguntzeko programaren inguruko negoziaketak «garaiz» bukatuko direla ziurtatu zuen atzo, Washingtonen Greziako Finantza ministro Yorgos Papaconstantinurekin egindako bileraren ostean.

Europako Batzordeko Ekonomia komisario Olli Rehn-ek, berriz, «maiatz hasierarako» laguntza planaren inguruko akordioa lortua izango dela iragarri zuen.

Kontrol zorrotzagoa

Greziak laguntza jasotzeko oztopoetako bat Alemaniak laguntza ekonomikoa emateko herrialdeko parlamentuaren oniritzia behar izatea da. Hala ere, «Greziari laguntzea ez da finantza-funtsa xahutzea, Alemaniaren funtsezko interesak defendatzea baizik», esan zuen Schäublek. Lagarde ministro frantsesak, berriz, NDFk bere kideekin zorrotzagoa izan behar duela adierazi zuen, «etorkizuneko krisiak saihesteko». «Kontrolerako mekanismo zorrotzagoak beharko ditugu diru-jarioan eroriko ez garela ziurtatzeko» esan eta Greziak eurogunearekiko konpromisoak ez dituela bete gaineratu zuen.

140.000 milioi

Kanadako Finantza ministro Jim Flahrtyk adierazi zuenez, Europako hainbat herrialdek Grezia laguntzeko EBk eta NDFk adostu duten diru kopurua -45.000 milioi euro inguru- ez dela nahikoa izango uste dute. «Welt am Sonntag» egunkari alemaniarraren esanetan, 2015. urtera bitarte 140.000 milioi euro itzuli beharko ditu Greziak.

Papaconstantinu intenta calmar las fisuras de la UE

El ministro de Finanzas griego, Yorgos Papaconstantinu, lanzó ayer un mensaje de calma a los mercados en medio de fisuras en el seno de la Unión Europea (UE), asegurando que su país cerrará «a tiempo» un acuerdo para pagar su deuda, informó Efe. «Seremos capaces de financiar nuestra deuda sin absolutamente ningún problema», dijo y señaló que las negociaciones para un programa de ayuda con la UE y el Fondo Monetario Internacional (FMI) terminarán «a tiempo». Aunque evitó precisar una fecha concreta, afirmó que el plazo de principios de mayo que se baraja le parece razonable. Grecia tiene que pagar 8.500 millones en intereses de su deuda el 19 de mayo, por lo que necesita dinero a corto plazo. Sobre las declaraciones realizadas por el ministro de Finanzas alemán, Wolfgang Schaeuble, quien afirmó que ni la Unión Europea ni Alemania han tomado aún una decisión sobre Grecia, Papaconstantinu trató de sacar hierro al manifestar «plena confianza» en que, una vez que los detalles finales y las condiciones del paquete de ayuda estén listos, «todos los socios europeos» lo apoyarán

De otro lado, el Banco Mundial confirmó la decisión de redistribuir las cuotas de poder interno en favor de los países emergentes. Brasil y China serían los principales beneficiarios. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo