GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Eusebio Lasa Altuna Errenteria

Santi Duñaiturria: pertsona, militante eta intelektual eredu

Momentu gogor hauetan zaila egiten zait lau hitzetan Santiren pertsona laburbiltzea. Niretzat zorte handia izan da azken 20 urte hauetan berarekin adiskidetasuna eta militantzia konpartitzea. Ekaitza eta trumoi guztien gainetik benetako laguna eta burkidea eduki dudalako beti ondoan. Pertsona eskuzabala eta maitakorra. Ezinbesteko militante isil horietakoa. Eta benetako intelektuala, apal eta konprometitua. Poltrona eta pulpituetatik urrun. Gaur egungo eredu kapitalista basatia salatzearekin batera, beste Euskal Herri bat eta beste mundu bat eraikitzeko soluzioak proposatzen eta praktikara eramaten saiatu dena. Gaurko errealitate gordinetik abiatuz, indar sozial eta herritarrak bilduz, baina betiere lana eta borroka tresna nagusitzat hartuz. Azken batean, maila eta espazio desberdinetan aritu den pertsona zintzo horietakoa izan da. Euba-Bernagoiti auzoko euskal preso politikoen aldeko asteroko pankartan egotetik Euskal Herria independente eta sozialista eraikitzeko ekarpen sozioekonomiko sakonak egiteraino. Dudarik gabe, Santi bezalakoak dira aurrera begira Euskal Herriak bere askapen sozial eta nazionala bururaino eramateko behar ditugun pertsona eta militante berriak. Mila esker Santi! Zure exenpluak bizirik iraungo du!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo