GARA > Idatzia > Mundua

Mexikok uko egin dio Clintonek proposatutako «Kolonbia planari»

Fernando Gomez Mont Mexikoko Barne Arazoetako ministroak ezezkoa eman zion igandean Bill Clinton AEBetako presidente ohiak proposatutako aldebiko hitzarmenari, Washington eta Bogotak izenpetua duten «Kolonbia egitasmoaren» antzekoa litzatekeenari. Horren arabera, Andeetako herrialdearen garapenerako eta narkotrafikoaren aurkako neurriak zehazten dira, bereziki arlo militarrari dagozkionak.

p020_f01_148x132.jpg

GARA |

Bill Clintonek Mexikori proposatutako «Kolonbia egitasmoak» hautsak harrotu ditu eta, igandean [atzoko goizaldea Euskal Herrian], Fernando Gomez Mont Barne Arazoetako ministro mexikarrak gaitzetsi egin zituen AEBetako agintari ohiak esandakoak.

Clintonek larunbatean aipatutako egitasmoaren arabera, Mexikok eta Washingtonek aldebiko akordio bat sinatuko lukete, egun Kolonbiaren kasuan indarrean dagoenaren bezalakoa, eta ustez, herrialdearen garapenean eta narkotrafikoaren aurkako borrokarako hainbat bide aztertuko lirateke, batez ere, elkarlan militarrean oinarrituta.

Gomez Mont ministroaren esanetan, ordea, mexikarrek baino ez dute droga trafikoari eta krimen antolatuari aurre egiteko estrategiak diseinatzeko eskumena, eta AEBei beren erantzukizuna aurpegiratu zien, halako kooperazioa proposatu beharrean, «mexikarrak hiltzeko erabiltzen diren armak» saltzen aritzeagatik «lotsatu» beharko luketela, eta herrialdean hedatu den indarkeria egoera AEBek kontsumitzen duten drogaren «eskariak» larriagotzen duela gogoraraziz.

«Estatu subiranoa gara, eta subiranotasun hori geure patuaren ardura gure gain hartzean oinarritzen da», azaldu zuen Gomez Montek, Notimex agentziak plazaratu zuenaren arabera.

Hala ere, «kriminalek agintariei aurre egin eta erasotzea erabaki dutela» onartu, eta gerra horrek eragindako «galerak areagotzen» ari direla argitu zuen.

Iragan larunbatean, Clintonek, 1993 eta 1997 bitartean AEBetako presidente izandakoak, Mexikok «laguntza soiletik harago joango litzatekeen» egitasmo bat behar duela azpimarratu zuen -AEBek Kolonbiarekin duten itunari erreferentzia argia eginez-, «bere burua hobeto defenda dezan».

Esku-sartzea

Mexikoko Bailarako Unibertsitatean azaldu zuen bere proposamena Bill Clinton presidente ohiak, eta, sor zezakeen eztabaidaz jakitun, balizko «Mexiko egitasmoa» bertako agintariek sortu eta garatu beharko luketela argitu zuen, «herrialde honi dagozkion gaietan edota haren etorkizunaren gainean erabakitzen saiatzen aritzea» lepora ez diezaieten AEBei.

Haatik, AEBak eta Mexiko kolpatzen ari den krimen antolatuaren aurkako borrokaren harira, bi gobernuen arteko elkarlana goraipatu zuen. Era berean, Estatu Idazkari estatubatuarrak, Hillary Clintonek, agintari mexikarrei proposamen horren berri eman diela adierazi zuen.

Clintonen ustez, Mexiko eta Kolonbiako egitasmoek desberdinak behar lukete, AEBetako Armadak zuzenean esku hartu baitu Andeetako herrialdean.

HILKETA

Erasotzaile batzuek Lanaren Alderdiko (PT, Partido del Trabajo) buruetako bat, Rey Hernandez, hil zuten Ometepecen (Guerrero estatuan), «El Universal» egunkariak jakinarazi duenez.

MIGRAZIOA

Arizonako gobernatzaile Jan Brewerrek migratzaileen atxiloketa eta kanporatzea errazten duen legea berretsi izanak kritika ugari eragin ditu bai Mexikon, bai AEBetan.

La guerra por el narcotráfico también se libra en Internet

Internet juega un papel cada vez más relevante en la cruenta guerra por el narcotráfico en México, donde los cárteles siembran el terror por medio de todos los recursos de la red mientras ya se plantea la necesidad de crear una «ciberpolicía».

Para expandir el miedo, el narcotráfico ha recurrido a pancartas en lugares públicos, mensajes escritos junto a decapitaciones y ahora utiliza Internet y la telefonía móvil para llegar a más víctimas.

Además, los narcotraficantes también navegan en el ciberespacio para difundir sus propios videos en Youtube u opinan en foros en línea sobre asuntos de seguridad.

El legislador socialdemócrata Nazario Norberto Sánchez planea presentar una propuesta de ley para crear una ciberpolicía que prevenga las actividades criminales a través de internet. «Obviamente, no podemos tocar las libertades de la gente, pero lo que queremos es regular Twitter y Facebook», dijo.

Los ciudadanos, atrapados en el fuego cruzado, buscan información sobre la actividad de los cárteles en sus vecindarios. Por ejemplo, los residentes de Tamaulipas tienen la posibilidad de acceder a información actualizada sobre delitos violentos en la página de internet del Gobierno estatal, mientras que en la localidad de Reynosa el Twitter es el medio para trasmitir alertas.

Las autoridades se muestran preocupadas por el caos desatado a raíz de rumores difundidos a través de la red sobre falsos tiroteos. Sophie NICHOLSON (AFP)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo