GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herri bizi eta dinamikoagoa helburu duen proiektua aurkeztu dute Pasaian

p016_f0289210.jpg

GARA

Haur eta nerabeek dituzten beharrak zehaztu eta adosteko, elkarteek dituzten beharrak eta kezkak partekatzeko eta herriak dituen baliabideak kudeatzeko proiektu berri bat jarri dute martxan Pasaiako elkarteek; orokorrean, Pasaiako elkarteak indartzea izango dute helburu.

«E! Hemen gaude, pasa hitza» lelopean jasotako proiektua Udaleko eta herriko hainbat elkarteetako ordezkariek aurkeztu zuten astelehenean. Maider Ziganda Pasaiako alkateak azaldu zuenez, «Pasaia biziagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko nahia biltzen duen» elkarlan honen berri herritarrei ematerako, urtebetez «lan isila» egiten aritu dira. Herritarrei dei egin zien alkateak elkarte horietan parte hartzera eta «Pasaiari bizitza ematen dioten» elkarteetara hurbiltzera.

Proiektu honek «lan egiteko modu berri bat» martxan jarri duela azaldu zuen Zigandak. Hala, lan taldeen bitartez egingo dute lan eta oraindik «ikasteko asko» duten arren, azken urte honetako esperientzia kontuan hartuta, ongi funtzionatzen duela argitu zuten.

Hemendik abendura bitarte egingo dituzten ekintzak aurkeztu zituzten. Ekainean elkarteen, ikastetxeen eta Udalaren eskaintza laburbilduko duen gida eta horren osagarri izango den webgunea aurkeztuko dituzte. Irailean, berriz, Elkarteen Eguna ospatuko dute. Bertan elkarteek eskainitako jarduerekin osatuko dute egitaraua. Azkenik, abenduan, Pasaian lan boluntarioa egiten dutenei «gizarte-aitorpena» egingo diete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo