GARA > Idatzia > Mundua

Noriega Panamara itzul ez dadin trabak jartzea egotzi diete haren abokatuek AEBei

Miamiko espetxetik estraditatuta Parisera iritsi ondoren, behin-behineko espetxealdia ezarri zion epaileak Manuel Noriega Panamako presidente ohiari. Armadako jeneral izandakoaren herriratzea ekiditeko isilpeko itun bat dagoela salatu zuten Noriegaren abokatuek.

p020_f01_199x107.jpg

GARA |

Manuel Noriega, Panamako presidente izandakoa, Parisera iritsi zen atzo Miamiko espetxe batetik estraditatua izan ondoren, Washingtongo Gobernuak jakinarazi zuenez. Droga trafikotik jasotako dirua zuritzea egozten diote agintari frantsesek. Alabaina, Noriega gerrako presoa izanik estradizioa ez dela zilegi salatu zuten jeneral ohiaren abokatuek.

Charles de Gaulle aireportura iritsi ondoren, fiskaltzaren aurrera eraman zuten, prozedurak zehaztu bezala, atxilotze aginduaren eta egozten zaizkion karguen berri eman ziezaioten.

Espetxera

Arratsaldean, Parisko Auzitegi Korrekzionaleko magistratu baten aurrera eraman zuten militar ohia, espetxera bidali edo ez erabaki zezan, eta ordubeteko bistaren ostean, epaiketa egin artean, Noriega espetxeratzea agindu zuen.

Defentsak estradizioaren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri zuen atzo, besteak beste, Estatu frantsesak leporatzen dizkion karguak preskribatuta daudela argudiatuta.

Gainera, Noriega «Panamako estatuburu izateagatiko immunitatearen onuradun» dela gogorarazi zuen Olivier Metzner-ek, defentsako abokatuetako batek, eta, beraz, «immunitate hori aplikatzea eskatzen dugu», adierazi zuen.

BFM telebista kateari emandako azalpenetan, Parisek berriro presidentea epaitu ez dezan bere esku dagoen guztia egingo duela azaldu zuen abokatuak. Estatu frantsesak 1990ean hamar urteko espetxe zigorra ezarri zion, auzi-ihesean zela, droga trafikotik jasotako dirua zuritzeagatik.

Defentsaren bertsioaren arabera, Noriegak bere emaztearengandik eta CIArentzat eginiko lanen ordainetan jaso zuen diru kopuru hori.

Agintari ohiak 17 urte eman ditu AEBetako espetxeetan droga trafikoarekin zerikusia izateagatik, eta, egun, 76 urte beteta, «oso ahul» dagoela argitu zuen Metznerrek, eta sorterrira itzul dadin ahalegin guztiak egingo dituela agindu.

Panamako justiziak ere jeneral ohiaren herriratzea eskatzen du, 1968. eta 1989. urteen artean oposizioko kideen desagerpen eta hilketetan parte hartu izana egotzita, ezarritako 54 urteko kartzela zigorra bete dezan.

2007tik gaur egunera arte, Noriegaren abokatu panamarrek Panamaren, AEBen eta Estatu frantsesaren artean estatuburu ohia Parisera estraditatua izateko sekretupeko akordio bat dagoela salatu dute.

Hala, abokatuen aburuz, egungo kargudunak eta finantza sektoreko kideak Noriegak ustez egindako hilketetan inplikatzea ekidingo luke Panamako klase politikoak.

Gai honen inguruan galdetuta, Kanpo Arazoetarako Ministerioko bozeramaile batek «sekretupeko akordio» baten inguruan adierazpenak egiteari uko egin zion. «Ez dugu gisa horretako hitzarmenik baieztatzen», argitu zuen kazetarien aurrean.

Una invasión que nadie ha querido investigar

El 20 de diciembre de 1989, el Ejército estadounidense comenzó, con el bombardeo simultáneo de todos los objetivos militares, la invasión estadounidense de Panamá.

El entonces presidente de EEUU, George Bush -padre-, afirmó que la operación denominada «Causa Justa» tenía como objetivo capturar al jefe de Estado Manuel Noriega y proteger «los intereses estadounidenses» en el país.

La operación militar -con el mayor despliegue de tropas estadounidenses desde Vietnam- se prolongó durante apenas dos semanas. En ella, participaron 26.000 soldados estadounidenses de las unidades de élite, de los comandos navales, del Ejército y la 82ª División Aerotransportada para la invasión. Las Fuerzas de Defensa panameñas sumaban apenas 12.000 efectivos y el país disponía de una minúscula fuerza aérea.

Se calcula que en murieron entre 3.000 y 5.000 panameños, en su gran mayoría civiles que vivían en los barrios más pobres. Sin embargo, ningún Gobierno se ha mostrado dispuesto a investigar qué fue lo que sucedió. Bastó con anunciar que se habían cumplido los objetivos capturando, días más tarde, a Noriega. GARA

ESKAERA

Parisko enbaxadore panamarrak Noriegaren estradizioa eskatzeko aukera aztertzen ari direla eta militarburuaren herriratzea oztopatzeko isilpeko hitzarmenik ez dagoela adierazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo