AHTren aurkako eguna egingo dute Zizurren maiatzaren 8an
GARA |
Abiadura handiko trenaren aurkako eguna egingo dute maiatzaren 8an Zizurren, Iruñerriko AHT Gelditu! Elkarlanak Iruñerriko Gazte Asanbladak antolatuta. Asmoa informazioa zabaltzea, eztabaida piztea eta AHTren aurka mobilizatzea dela azaldu zuten Elkarlaneko ordezkariek. Herriko kultur etxean, Esparru gaztetxean eta pilotalekuan hitzaldiak, eztabaidak, tailerrak eta haurrentzako jokoak izango dira, besteak beste.
Bestalde, Zizurko UPN ekitaldiok gauzatzeko oztopoak jartzen ari dela salatu zuten.