GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

Miraririk ezean, adio zortzigarren postuari

Falta zaizkion partidak irabazi beharrean da, Kanaria Handiaren aurkakoa bihar, 21 puntuz gutxienez, eta kanariarrek azkena ere galdu beharko dute.

p038_f01.jpg

BIZKAIA BILBAO BASKET 73
ESTUDIANTES 78

Arnaitz GORRITI I

Ia ezinezko jarri zaio Bizkaia Bilbao Basketi zortzigarren posturako bidea. Lan eskerga egin behar izan zuen Estudiantesek une oro izan zuen aldeari buelta emateko, baita lortu ere, Alex Mumbruk markagailua 65-64 jarri baitzuen azkenengo laurdenean. Zoritxarrez, ez zen aski izan. Estudiantesek Oliver eta Lofton aurkitu zituen partidako burua berriro hartzeko, eta nahiz eta Blumsen eskutik puntu bakarrera hurbildu, ezin izan zuen partida aurrera atera.

Kanaria Handiak bere partida irabazi egin zuela kontuan hartuta, bilbotarrek falta zaizkien bi partidak irabazi behar dituzte -Kanaria Handiaren aurka bihar bertan, hasteko, eta 21 puntuko aldeaz gutxienez- eta kanariarrek azken jardunaldian etxean huts egin behar dute. Miraririk ezean...

Neurketaren garrantziak urduri kantxaratu zituen talde biak. Hartara, ez da harritzekoa hasierako minutuetan horrenbeste baloi galdu izana. Alabaina, etxekoak berotzerako, Estudiantesek aurrea hartua zion markagailuan, 9-17, Popovic-en eta Caner-Medleyren lan bikainari esker; biek ala biek, bilbotarren hutsegiteei etekina ezin hobeto atera zieten. Bizkaitarrek, aldiz, boladaka baino ez zuten erantzuten, Hervelle eta Moisoren bitartez batik bat.

Aurreneko laurdena 13-17 amaitu ostean, kanpoko jaurtiketa nagusi izan zen zatian sartu zen partida. Blumsek bere eskumutur fina erakutsiagatik, oso bakarrik zegoen erasoan eta, Katsikarisenek gorriak ikusi zituzten partidan mantentzeko; izan ere, Gabriel eta Lofton esnatu egin ziren eta Banicek bere hirugarren pertsonala egin baitzuen. Markagailua 27-39 zela, nolabait erreakzionatu beharra zuten etxekoek, eta han azaldu ziren beste behin Moiso eta Hervelle, 6-0eko partzial bati esker zaleak piztu eta Bilbao basket lehian ostera ere murgiltzeko. Etxekoen defentsa ere asko hobetu zen azken minutuetan, Vazquezen eta Javi Rodriguezen -min hartuta ibili ostean, atzo jokatu zituen aurreneko minutuak- lanari esker.

Itxaropenetik porrotera

Bigarren zatiak lehenengoaren tankera berbera izan zuen. Estudiantesek aldea hartu zuen beste behin, kasu honetan Suarezi eta Popovici esker. Hala, 0-11ko partziala lortu ostean, partida ia hautsi zuen Luis Casimiroren taldeak, 36-50 aurretik jarrita.

Baina etxekoak ez zeuden hain erraz etsitzeko. Nahiz eta denboraldi osoan zehar asko kosta zaien aurkari indartsuen aurrean gailentzea, ia beti partidan sartuta mantentzea erdietsi dute, eta atzo ere horrela gertatu zen. Blumsek kanpotik eta Banicek barrutik aurkitu zuten Estudiantesen saskia zulatzeko modua. Horrez gain, erreboteko lana asko hobetu zuten bilbotarrek, baita galdutako baloien kopurua murriztea ere. Apurka apurka, aldea murriztea lortu zuten berriro, azken laurdenera atsedenaldira besteko desabantailarekin iritsiz: 55-61. Bazegoen itxaropenik.

Bazegoen itxaropenik, bai, izan ere, bizkaitarrek Manel Comasek «untxiaren taktika» izenaz bataiaturiko garaipena -une oro markagailuan atzetik joan eta azken unean beroni buelta emanez- lor zezaketela zirudien. Salgadok ere azken hitza esateke zuela adierazi zuen bi hirukoren bitartez, Blumsek eta Banicek beren lan bikainari eustea lortu zuten eta Hervellek bere uztaipean errebote guztiak harrapatzen zituen. Blums eta Salgadoren artean baloi bat ostu eta Mumbruri eman zioten. Honek aurretik jarri zituen beltzezko gizonak: 65-64 eta eromenak hartu zituen Bizkaia Arenako harmailak.

Esfortzu itzela egin zuten bilbotarrek markagailuan aurrea hartzeko, baina oraindik denbora dezente falta zen eta Estudiantesek ere oraindik bazuen esatekorik. Suarez, Jasen eta Gabriel ohiko mailatik behera aritu baziren ere, Oliverrek eta Loftonek aurkitu zuten beren taldea berriro aurretik jartzeko modua. Antolatzaile kataluniarrak, denbora agortzen ari zela, pare bat saskiratze oso zail sartu zituen, eta eskolta estatubatuarrak, berriz, aurkariaren eskua begi aurrean jaurtita errazago asmatzeko gaitasuna duela erakutsi zuen. Blumsek bere horretan mantendu zuen itxaropena, hiruko bati esker 73-74 jarri baitzuen markagailua.

Hortxe amaitu ziren, ordea, bizkaitarren indarrak. Loftonen beste hiruko bati hirukoen bidez erantzuten saiatu ziren, baina zorterik eta erreboterik gabe. Porrota, bada, bertan zen eta berorrekin batera play offak jokatzeko itxaropenaren amaiera.

«Existen opciones, pero soy realista: no podremos jugar los play offs»

Directo, Fotis Katsikaris no quiso marear la perdiz y, admitiendo que las matemáticas otorgan posibilidades, reconoció que jugar el play off es imposible para su equipo.

«Nunca en la historia de la ACB un equipo pasaba de ocupar puestos de descenso en la primera vuelta a jugar los play offs. Nos lo pusimos como objetivo tras las ocho victorias consecutivas, pero no lo hemos conseguido. Hay posibilidades pero no depende de nosotros. Tenemos un partido el martes y el último ante Valladolid, para terminar lo más arriba posible», sentenció. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo