ANTZERKIA
«Mercado libre» antzezlanak inauguratuko du Bilboko Gran Viako BBK aretoa
Daniel Freire eta Yoima Valdes dira «Mercado libre» antzezlaneko protagonistak eta eurak izango dira Bilboko Gran Viako BBK areto eraberrituko taula gainera igotzen lehenak. Gaur eta bihar izango dira emanaldiak, 20.00etatik aurrera. Luis Araujoren testuetan oinarrituta dago Jesus Craciok zuzentzen duen obra. Berarekin, Esperpento saria lortu zuen Torreperogilgo jaialdian. Hurbiltasun Antzokia deituriko programa abiatuko da gaur honenbestez, Arriaga antzokiak kudeatutakoa eta obra «alternatiboagoei» lekua eskainiko diena. Datorren urrira bitartean hamabi ikuskizun eta master class bat programatu dituzte. Programazio berriarentzako sarrerak Arriaga antzokiko eta BBK aretoko txarteldegi eta webguneetan eros daitezke.