HITZALDIAK
«Bilbon mundua ikusi» XIV. jardunaldiak ospatuko dira gaur eta bihar
Juan Luis Goikoetxeak zabalduko ditu «Bilbon mundua ikusi» jardunaldiak. «Bilbo eta modernitatea» izango da lehenengo hitzaldia. Ondoren, «Bilbo eta euskara» izango da gaia. Honen baitan, 18.30ean «Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketa» hizpide izango dute Aitor eta Pedro Zuberogoitiak, eta 19.00etan, Iñaki Gaminde Bilboko gazte euskaldunen ezaugarri linguistikoez arituko da. Bihar, berriz, goizean hasiko dira ekitaldiak, 9.30ean. Esti Izagirre izango da moderatzailea «Euskaldunentzako ekimenak» mahai-inguruan. Jose Joaquin Gallastegik «25 urte ofizioa ikasten» izango du mintzagai, Jose Angel Irigaraik «Sorkuntza bideak: Ez Dok Amairutik Kafe Antzokira» errepasoa eskainiko du eta Manu Aurrekoetxeak, «Bilbo euskalduntzen, ikastolen ikuspegia». Arratsaldean, euskal komunikabideak jorratuko dituzte. Goizalde Landarbaso, Asier Larrinaga eta Naroa Iturri izango dira hizlari.