GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz Burukoa

Arretxe eta Retegi, beren aurrekoak atzean uzteko prest

Ikerrek eta Julenek elkarren aurka jokatuz egingo dute debuta Lehen Mailan.

Imanol CARRILLO

Bizitzak buelta asko ematen dituela ikusi dute azken egun hauetan Iker Arretxek eta Julen Retegik. Duela gutxi arte Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa jokatzen ari ziren, eta egun batetik bestera, urrezko mailan lehiatu beharko dira Sebastien Gonzalez eta Aimar Olaizola lesionatuta baitaude. Bi pilotari gazteak, gainera, elkarren kontra neurtuko dituzte indarrak gaur bertan, 18.00etatik aurrera (Tele5), Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Konparazioak ez dira inoren gustukoak izaten, edo hori esaten da normalean, behintzat. Hala ere, pilotalekuan bilduko diren zale heldu askok kantxan lehiatuko diren bi pilotarien aitak izango dituzte buruan. Izan ere, 1993. urtean azken neurketa jokatu zuten euren artean txapelketa honetan Fernando Arretxek eta Julian Retegik.

Hala, familiarteko iragana atzean uzteko eta Buruz Burukoan aurrera egiteko aukerekin jarraitzeko, Ikerrek eta Julenek ahal duten guztia emango dute kantxa barruan, hasieratik Lehen Mailako pilotarien artean egon behar zutela argi utziz.

Eta aurrera egiteko aukerekin jarraitzeko aipatu dugu, izan ere, EPELek txapelketako araudia argitu zuen lehengo egunean. Adierazten duenez, ez dira kontuan hartuko Gonzalezen eta Olaizola II.aren porrotak (22-5 galdu zuten biek). Beraz, bai Arretxek eta bai Retegik hutsetik hasiko balira bezala jokatuko dute txapelketa. Finalerdietan egon nahi badute, bi partidak irabazi beharko dituzte.

Labriteko jaialdia Berasaluze VIII.a-Otxandorena eta Saralegi-Ibai Zabala bikoteen arteko lehiarekin hasiko da, 17.00etan. Hirugarren eta azken partida Chafee-Izak eta Belloso-Argotek jokatuko dute.

Zaramaga-Gasteiz

Seniorrak: Albarado-Etxeberri 22 / Saez de Asteasu-Malax 21; Narbarte-Madariaga 22 / Azpiazu-Azpiazu 14.

Mallabia

Biharko Izarrak txapelketa: Santesteban-Merino 17/ Atxotegi-Peñas 22; Gorka-Telletxea 9 / Urberuaga-Landaburu 22.

Labrit-Iruñea (17.00)

Berasaluze VIII.a-Ibai Zabala / Saralegi-Otxandorena; Buruz Buruko txapelketa: Arretxe II.a / Retegi Bi; Chafee-Leiza / Belloso-Argote.

Euskal Jai-Uharte (16.00)

Oñatz-Zubiri / Matxin VI.a-Barrenetxea IV.a; Ezkurra-Ion / Urriza-Lizaso; Urtasun-Urrutia / Uterga-Etxeberria III.a; Agirresarobe-Olazar / Etxeberria IV.a-Baleztena.

Deportivo-Bilbo (17.00)

Urkia-Oiarzabal / Zulaika-Aierbe; Gaubeka-Garma / Urkijo-Imanol; Ziskar II.a-Beldarrain.

Usurbil (10.30)

Jubenilak: Landa-Labaka / Arizmendi-Jauregi; Irastorza-Ulanga / Lopez-Iraizoz; Nagusiak: Santxo-Urrozola / Hernandez-Bilbao.

Zaramaga-Gasteiz (16.00)

Kadeteak: Agirre-Erostarbe / Olano-Hernandorena; Agirre-Alduntzin / Uriarte-Isasi; Hernan-Apeztegia / Goikolea-Andueza; Merino-Ayuso / Artola-Tolosa; Jubenilak: Victor-Sancho / Irastorza-Ariztimuño. Sub 22: Etxeberria-Alonso / Jauregi-Bengoa.

Bana berdinduta

Iker eta Julen bi aldiz neurtu dira buruz burukoan, eta biak Bigarren Mailakoan izan dira. Lehenengoan, 2006an, Arretxek 22-10 irabazi zuen finalerdietan Labriten. Bigarren aldian, 2008an, Retegi 22-18 gailendu zitzaion Villamedianan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo