GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eskubide urraketei kolektiboan erantzuteko deia egin du Adierazi EH ekimenak Berrizen

p012_f0116927.jpg

GARA | BERRIZ

Adierazi EH eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimen herritarra aurkeztu zuten larunba- tean Berrizko kultur etxean. Ekimen herritar hau Bilboko Euskalduna Jauregian jaio zen urtarrilaren amaieran; orain, eki- mena Euskal Herriko hamaika txokotara eramateko aukera ikusi dute eta herriz herriko aurkezpen ekitaldiekin hasi dira.

Ekimena jaso zuen lehen herria Gernika izan ostean, larunbatean Berrizera iritsi zen Durangaldeko herri guztietara heldu asmoz. Berrizen, elkarte zein alderdi politikoetako eragileak, alkateak, erakundeetako ordezkariak, eta kulturgintzako, zuzenbideko, kazetaritzako zein unibertsitate munduko hainbat pertsona ezagun igo ziren oholtzara euren testigantzak eta sentipenak adierazteko. Euskal Herrian gertatzen den «eskubide murrizketa» salatu zuten bertaratuek, eta horrelako erasoei era «positibo eta kolektiboan» erantzuteko deia egin zuten.

Ekitaldian izan zen antzezlanerako tarterik ere. Berrizeko ekitaldian nabarmendu zutenez, «oztopoak gainditzeko baino ez dira, gainditzeko ez direnak ez dira oztopoak eta gure bidean oztopoak jartzen dizkigutenei guk harresiak eraikiko dizkiegu; hitzez, ilusioz, maitasunez eta konpromisoz eraikitako harresiak».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo