GARA > Idatzia > Euskal Herria

Osasuna

Hiesaren test azkarrak, Hego Euskal Herriko gero eta botika gehiagotan

GIBa atzemateko test azkarrak egingo dituzten farmazia kopurua handitu da Euskal Herrian. Gaurtik aurrera zerbitzu hau eskainiko duten botikak hogeita hamar dira. Horietatik hamazazpi Bizkaian daude, bederatzi Gipuzkoan eta Araban lau. Ekimen honi esker, GIBaren test azkarra proiektu pilotu izatetik osasun programa izatera pasatu da eta hiesaz kutsatu diren susmoa duten pertsonek berehala jakin ahal izango dute emaitza, medikazioa lehenbailehen hartzen hasteko. 2009ko martxoaren 1etik otsailaren 28ra arte 3.317 test egin ziren, eta horietatik 29 positibo eman zuten. Frogak 15 minutu irauten du eta guztiz anonimoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo