GARA > Idatzia > Kultura

Balenciagak soineko dotorez josi du Bilboko Arte Eder Museoa

Cristobal Balenciaga (Getaria, 1895- Valentzia, 1972) aitzindaria izan zen goi mailako jostungintzan, bere ofizio bereko kideen esanetan: «Modako Picasso da». Horregatik, Bilboko Arte Eder Museoak erakusketa bat eskaini dio, berak josi 35 soinekoren bidez jostuna baino artista ezagutzera emateko, modari buruz zuen ikuskera eta josten egin zuen ekarpena azaleratuta. Getarian bere omenezko museoa noiz irekiko zain, Bilbon da ikusgai getariarraren sorkuntza.

p040_f01_250x128.jpg

A. BILBAO | BILBO

Jantzigintzako goi-mailako 35 lan eskegita, Arte Eder Museoak «Balenciagaren obrari eta lanari buruzko diziplinazko irakurketa proposatu baino, modan egin zuen ekarpenaren eta modari buruz zeukan ikuskeraren interpretazioa» eskaini nahi dio bisitariari, erakusketaren aurkezpenean azaltzen denez: «Artea eta moda hertsiki loturik daude. jantzigintza arte aplikatua da, hau da, sustrai erabilgarria du oinarrian, eta pinturarekin zerikusia dauka, baina agian, are sakonagoa eskulturarekin».

Cristobal Balenciaga modaren historiako sortzaile handienetakotzat hartua da, eta antza denez, «ebakiduren edertasun geometrikoa, ehunen ezagutza eta koloreen harmonia bikaina dira bere jantzigintzaren ezaugarri bereizgarriak».

«Modako Picasso» deitu izan zaio Balenciagari, eta konparaketa hutsal horrekin, «malagarra bezain ona zela esan nahiko zuten, modaren mundua irauli baitzuen, Picassok pinturarekin egin bezala». Balenciaga, Javier Viar museoko arduradunak dioenez, «gorputz organikoa biltzeko forma aratzak bilatzen zituen, aldi berean iraunkortasun edo betikotasuna lortzeko».

«Geometriaren eta espazioaren fabrikatzailea zen -geometria haragikoi bat-, eta horrek egituren jostun izatea zekarren». Pentsamendu propio bat garatu zuen bere diseinuen bitartez; «egitura sinpleak landu zituen, geometriarako joera zuten formak, denboran gehiago iraunarazteko»; eta bere garaiko espiritua beste jostun askok baino «argitasun eta irudimen handiagoarekin hauteman zuen».

Modan adituak direnen hitzetan, «forma garbi bihurtu nahi diren egitura latzetan ezkutatzen diren forma naturalak dira getariarra platoniko egiten dutenak». Art nouveau korronteak emakumea tximeletaz edota paume-z jantzi bazuen, «Balenciagak emakume koleopteroak jantzi zituen. Eta koleopteroek ere euren sinpletasuna jasaten dute askotariko ehunetan eta ehun aberatsetan, baita luxuzko koloreetan ere».

Horien gorputzetik, «benetan interesatzen zitzaiona klabikulak zirela esan daiteke, hau da, jantzia esekitzeko toki bat. Eta gonaren existentzia saihestezinak gerriarekiko eta aldakekiko interesa izatera behartzen bazuen ere, ez ziren bigarren esekitoki bat baino. Berehala ezeztatzen zituen, jakak edo berokiak sortutako espazio zilindrikoetan bahiturik». Formak, beraz, sinpleak eta garbiak dira, «baina bolumenaren eta lerroen zentzu erotiko batez beterik».

Erakusketak ikusgai dituen jantziak Museoan ezohiko tokietan jarri dituzte erakusgai, eta atontze lanak Bartzelonako AV62 Arquitectos estudioko Toño Forresterrek eta Victoria Garrigak egin dituzte, muntaiari garrantzia handia emanez. Museoko sarrera eta pasabideak erakustoki bihurtu dituzte, eta soinekoak bisitariengandik oso gertu izango diren arren, metakrilatozko arrautza edo neonezko uztaiz babestuta ageri dira, ukiezin. «Eta behin soinekoak igarobideetan paratu zein segurtasun arloko neurriak hartuta, kontzeptu aldetik hogeita hamabost soinekoak multzoka bildu beharra zegoen», atontzaileek azaldu zutenez: «Kontua Balenciagak bere munduaz, inguruaz eta emakumeaz zuen begirada agertzea zen».

Erakusketa zazpi ataletan banatuta dago, berokiak, gaueko soinekoak, ezkontza jantzia eta beste. Lehena Museoko sarreran kokatu dute, «Gau distiratsua» du izena eta gaueko hiru soineko biltzen ditu. Museoko bildumetarako bidean, «Hegazti gautarra» izeneko tartea aurkituko dugu, lumazko soineko hori bakarraz osatua. Eta igarobidean, «Gorputz lekuratua» izeneko atalak hamar beroki biltzen ditu 60ko hamarkadakoak.

Jostungintzako izen sonatu batzuk getariarraren inguruan esandako esaldi laudoriatsuen aurrean, sabaitik zintzilik, «Balenciaga miraria» dugu, lau soineko ezin dotoreagoz osatua. Eta jarraian, «Gaueko siluetak», bost soinekotan. Gero, lorategiaren pareko pasabidea aprobetxatuta, metakrilatozko arrautzetan «Lore-emakumeak» aurki ditzakegu, hamaika soinekorekin -argazkian ageri direnez-. Eta lehen solairuan, kable gorri eta argi zuri txikiz osatu zirkuluaren barruan, «Emaztegaia», 1968an Balenciagak sortu ezkontza jantzi zuria, jostunak bere bildumen amaieran egin ohi zuenez.

Eusko Jaurlaritzaren bildumakoak, Cristobal Balenciaga fundaziokoak eta bi bilduma pribatutakoak dira -Madrilgoa bata, Euskal Herrikoa bestea-.

Paristik datorren artista

Cristobal Balenciaga 1895ean jaio zen Getarian. Ama jostuna zuen, eta berak ere gazte-gaztetatik erakutsi omen zuenez, Parisera jo zuen, goi-mailako jantzigintzako ikasketak egiteko asmoarekin.

1913an lantokia ireki zuen Donostian, eta bere sorkuntzak arras arrakastatsuak izan zirenez, gutxira Bartzelonan eta Madrilen ere dendak paratu zituen, jantzigintzari buruz zeukan ikuspegi argiarekin: «Ebakiera ezin hobea eta ehunen ezaugarrien azterketa».

Nazioartera hedatzea erabaki eta goi-mailako jantzigintzako etxea ireki zuen Parisen, 1937an, hartara hiru hamarkadatan zehar ezinbesteko erreferentzia bihurtzeko, modaren hiriburuan. Balenciagak baina, gizon hermetikoaren kondaira ere Parisen sortu zuen, ekitaldi sozialetatik eta moda-prentsatik urrundu nahi izan zuelako.

Nazioarteko kritika espezializatuaren arreta eta miresmena lortu zuen bere sorkuntza lanak, baita Europako zein Ipar Amerikako emakume aberatsen leialtasuna ere, 1968an pret a porteak emakumeen jantzigintzan ikuskera berri bat ekarri zuen arte. Balenciagak, han eta hemen zituen etxe guztiak itxi zituen orduan.

GETARIAKO MUSEOA

Maria Jesus Aranburu Kultura diputatuak garari iragarri zionez, Getariako Balenciaga Museoaren eraikuntza lanak uda aurretik amaituko dira, eta urtearen amaieran jakinaraziko du Gipuzkoako Aldundiak noiz irekiko duten.

Un documental sobre el artista que «liberó a la mujer de todas sus ataduras»

Balenciagak emakume «koleopteroak» jantzi zituen, «benetan interesatzen zitzaiona emakumeen klabikulak ziren, hau da, jantzia esekitzeko toki bat. Eta gerria zein aldakak ez ziren bigarren esekitoki bat baino».

«Balenciaga, permanecer en lo efímero» es el título del documental dirigido por Oskar Tejedor (Legazpi, 1968) quien, a través de varias entrevistas con gente que conoció muy de cerca al modisto getariarra, realiza una completa biografía sobre la vida y obra de este artista que «transformó» y sigue siendo un referente en la historia de la moda. «Construyó un sistema de proporciones perfectas alrededor del cuerpo femenino, que redefine con su obra, siempre mediante el tejido, creando ese espacio vacío que, como él mismo explicaba, separa el cuerpo del vestido», explica Tejedor. «Para él, el vestido no afirma la sensualidad del cuerpo, sino más bien la personalidad femenina tal y como él la imaginaba».

El film, de 52 minutos de duración, tiene tres ejes narrativos: el histórico, que cuenta cómo llegó y desarrolló sus creaciones en París; el proceso de confección de un traje que Balenciaga hizo en 1953; y la repercusión que ha tenido y tiene este diseñador en la moda. Toma el título de las palabras que Balenciaga dirigió a su amigo y diseñador de moda Hubert de Givenchy, quien participa en el documental. «Me dijo: `Sabes, Hubert, el éxito no es sinónimo de prestigio. El éxito es efímero, y el prestigio permanece'. Y es tan cierto. Y Balenciaga tuvo ambas cosas: el éxito, extraordinario y ahora el prestigio, como vemos en estas exposiciones, y en las que seguirán».

Tejedor explicó en un entrevista a Efe que para realizar este filme ha hecho un gran proceso de investigación: «Estuve casi un año y medio por todo el mundo y me ha costado muchísimo» porque el diseñador era muy reservado y en cincuenta años de trayectoria no dio ninguna entrevista, por lo que «no había nada, sólo leyendas urbanas». Además, declaró que la Fundación Balenciaga le puso «muchas trabas». Por ello, el director decidió ir a París, Londres y EEUU a buscar información que «aquí no podía tener».

Todos los participantes en el documental coinciden en definir a Balenciaga como un artista, y no simple diseñador o costurero. «Este hombre era la perfección en su trabajo, en el acabado, la simplicidad, el corte, ... en la modernidad diría yo, ya que Balenciaga ha sido siempre para mí un diseñador de vanguardia, futurista, ... un diseñador honesto a mi juicio», declara Givenchy. La conservadora del Museo de Artes Decorativas de París, Pamela Golbin, rememora algunas palabras suyas: «Solía decir que un buen modisto era escultor para las formas, músico para la armonía, pintor para los colores y arquitecto para las líneas. Podemos decir que al cabo de cincuenta años de carrera, era algo más que un buen modisto, alcanzó la perfección». A quien añade la conservadora del Museo Galliera de la Moda de París, Catherine Join Dieterle: «Dedicó toda su vida a los vestidos, a la moda, y al mismo tiempo, más que a la moda, pues la superó, confeccionando modelos por encima de las modas. Por eso yo le sitúo más cerca de un artista, un artista no pretende estar de moda».

Otra de las características de Balenciaga que queda reflejada en el documental es lo reservado y «extremadamente perfeccionista» que era. «Podía deshacer un traje la noche antes del desfile de la colección», dijo Tejedor y las imágenes lo demuestran. La mannequin de Maison Balenciaga Nicole Parent recuerda que «presentábamos de forma muy sobria, con mucha clase. Teníamos una tarjeta en la mano con el número, que enseñábamos a todo el mundo, así. Él estaba escondido detrás de la cortina, mirando, y nunca salía ni a saludar ni nada... y ahora salen así, como disfrazados ...».

Tejedor reconoció que «trabajar con las personas que le conocieron fue muy duro y tuve que ir poco a poco, porque yo era un don nadie y me estaba metiendo en camisa de once varas». Ane ARRUTI

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo