GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

GIROA Hirugarren etapa

Ezustekoek garaipena ematen dute

Wouter Weylandt izan zen azkarrena Middelburgeko helmugan. Vinokourov da lider berria, Evansek maglia arrosa galdu eta gero.

p038_f01_199x124.jpg

Imanol CARRILLO

Ezusteko protagonista gehiegi izan zituen Amsterdamen hasi eta Middelburgen amaitutako Giroko hirugarren etapak: haizearen eraginez tropelean sortutako abanikoak, zenbait txirrindulariren erorketak eta Wouter Weylandt (Quick Step) flandriarraren garaipena esprintean.

25 urteko txirrindularia, 2008an Valladolideko Itzuliko etapa bateko garaile izan zena, helmugara iritsi ziren 30 txirrindularien artean azkarrena izan zen. Graeme Brown australiarraren (Rabobank) eta Robert Foster alemaniarraren (Mirlam) aurretik sartu zen. Garaipena lortzeko faborito nagusiak, Andre Greipelek (Columbia), seigarren tokian amaitu zuen.

Dudarik gabe, hirugarren etapako onuraduna Alexandre Vinokourov izan zen, maglia arrosa lortu baitzuen, Cadel Evans, erorketa batengatik oztopatuta, atzean geratu eta gero.

Azken asteetan -eta egun hauetan- Islandiako sumendiak arazo ugari sortu ditu Europa osoan eta «hondamendi» horren ondorioak sufritzetik gertu ibili da Giroa ere, txirrindulariek arazoak izan baitzitzaketen gaur, atseden egunean, Herbehereetatik Saviglianora hegazkinez bidaiatzeko.

Badirudi sumendiak jaurtikitako keak ez duela arazorik sortuko, baina txirrindulariek beste ezusteko garrantzitsu bati aurre egin behar izan zioten: haizeari. Eta horren kaltetu nagusia Cadel Evans ordura arteko liderra izan zen.

Haizea eta erorketak

Izan ere, helmugarako 38 kilometroren faltan lehendabizi, eta 10 kilometro aurrerago bigarrenik, haizeak hartu zuen protagonismoa. Herbehereetako zenbait hondartzen ondotik pasatzen ari zirela, Columbiak eta Rabobankek tropela luzatu zuten eta talde ugari sortu ziren.

Bi kilometro lehenago, ordea, etapako lehen erorketa gertatu zen. Bertan, kaltetuena Vande Velde izan zen, eta Giroari agur esan behar izan zion, klabikula hautsi baitzuen erorketan.

Etapako gakoa hamahiru kilometroren faltan gertatu zen. Ordura arte Giroko lider zen Cadel Evans atzean geratu zen beste erorketa baten ondorioz. Atzetik zetorren taldean sartzea lortu zuen, baina ahalegina alferrikakoa izan zen, azkarrenen ondora iristeko helburuan esfortzu handiegia egiteaz gain, taldekideek ez baitzioten lagundu. Hala, tropeleko buruak etapa erabaki zuen esprintean.

Txirrindulariek atseden eguna izango dute gaur, eta bihar, Italiako errepideetan jada, 32,5 kilometroko taldeko erlojupekoa korrituko dute.

Weylandt reconoce que «conozco estas carreteras muy bien, es donde yo corrí mis primeras carreras en profesionales»

Wouter Weylandt era un hombre feliz tras lograr la victoria en la tercera etapa del Giro. «Significa mucho para mí ganar esta etapa. Me di cuenta de inmediato que el recorrido se adaptaba a mis características. Además de que conozco estas carreteras muy bien, es donde corrí mis primeras carreras cuando acababa de pasar a profesionales. Me gusta correr en estas condiciones, con el viento, cuando es indispensable permanecer en los primeros puestos del grupo y estar atento a las caídas», indicó.

Uno de los más perjudicados en el día de ayer, el australiano Cadel Evans, que perdió la magglia rosa tras llegar a la línea de meta con 45 segundos de retraso después de verse involucrado en una caída, señaló que «perder unos 40 segundos con mis rivales no significa que me dé por vencido».

El español Carlos Sastre (Cervelo), por su parte, no fue uno de los perjudicados por las caídas de ayer, pero sí por las del domingo. El corredor espera recuperarse de los golpes sufridos al señalar que «después de la caída de ayer [por el domingo], ha sido un día complicado en el que he tenido bastantes molestias, pero siempre me he sentido arropado por mis compañeros y eso me ha ayudado a poder estar siempre lo más adelante posible y a no perder demasiado tiempo». GARA

Vande Velde sufre una rotura de clavícula

Christian Vande Velde (Garmin) sufre la rotura de una clavícula, según confirmó el propio deportista en su «Twitter». El ciclista no pudo acabar la tercera etapa del Giro tras haber sufrido una caída a falta de unos 40 kilómetros para la meta. El año pasado ya se tuvo que retirar en la segunda etapa y sus lesiones fueron aún más graves, con fractura de varias costillas, tres vértebras y lesiones en la pelvis, el tórax, la espalda y múltiples abrasiones.

Oyarzun, oro en ruta en los Juegos Panamericanos

El chileno Carlos Oyarzun se hizo con el oro en la prueba en ruta de los Juegos Panamericanos que se disputan en Aguscalientes, México. El corredor llegó en solitario marcando un tiempo de 4 horas 15 minutos y 3 segundos, y a 53 segundos de sus perseguidores, los cubanos Arnold Alcolea, plata, y Raúl Granjel, bronce.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo