GARA > Idatzia > Mundua

Aliantza Atlantikoko 200 soldadu zendu dira Afganistanen urte hasieratik

NATOk beste bi soldadu galdu zituen atzo Afganistanen. Italiarrak ziren, eta konboia Heratetik hurbil zegoela lehergailu batek eztanda egitearen ondorioz zendu ziren. Urtea hasi zenetik dagoeneko 200dik gora dira hildako soldadu atzerritarrak.

p022_f01_199x107.jpg

GARA |

2010. urtea hasi zenetik 200 soldaduren gorpuak mahai gainean dituela, Afganistanen dauden nazioarteko tropen galerak nabarmen egin du gora. Hildako soldadu kopurua duela zortzi urte gerra hasi zenetik handiena da. Herrialde desberdinetako errefortzuak hiltzen diren heinean, agerikoa da talibanen indartzea.

Atzo goizean bi soldadu italiar hil ziren Heratetik gertu -Afganistango mendebaldean- konboia pasatzen ari zela lehergailu batek eztanda eginda. Beste bi militar italiar ere zauritu ziren.

Atzoko bi hildakoak kontuan hartuta, berrehunera iritsi da urtea hasi zenetik hona Afganistango operazioetan hildako soldadu kopurua, France Presse agentziak, icasualties.org web-orrialde independentean oinarrituta eginiko kalkuluek aditzera ematen dutenez.

Iazko kopuruarekin alderatuta, urtarrila eta maiatza artean Aliantza Atlantikoko 119 soldadu hil ziren. Iaz, urte osoan, 520 soldadu zendu ziren guztira, 2001ean herrialdea inbaditu eta gerrari hasiera eman zitzaionetik urte odoltsuena izanik.

2009ko udatik hona, batez beste, egunean soldadu atzerritar bat edo bi hiltzen dira.

Afganistanen indarkeriaren gorakada hau, Etxe Zuriaren estrategia berriari jarraiki, nazioarteko tropa gehiago iristearekin batera gertatu da. Udarako 130.000 soldadu izatetik 150.000 izatera igarotzea aurreikusita dago, eta horietatik bi heren estatubatuarrak dira.

Adituek ohartarazi dutenez, tropa berriak iristeak hildako gehiago izatea baino ez du ekarriko.

«Hilkutxan etxera»

AEBetako Armadako agintari goren Michael Mullen almiranteak esan zuenez, hilkutxan etxeratuko diren soldaduak gero eta gehiago izango direla aurreikusten du.

«Misio hau uste zena baino askoz ere zailagoa izango da soldadu estatubatuarrentzat», onartu zuen iragan abenduan.

Mushtarak («batera» darieraz) deritzon operazioa, inbasioa hasi zenetik NATOk eta Afganistango Armadak egindako handiena, otsailean jarri zen abian Marja hirian, Helmand probintzian errebeldeek duten gotorlekuan, non talibanek eraso egiteko gaitasunik galdu ez dutela begi-bistakoa izan den.

ICOS GKEak Marjako biztanleei egindako inkestaren arabera, afganiarren %61ek NATOren inguruan «iritzi negatiboa» dute aipatu operazioaren ostean.

Eskuz egindako ehunka mina -talibanen arma gogokoena- jarri dituzte herrialdean barrena. AEBetako marineek beraiek egiaztatu dute, atsekabez, NATOk garbiketa egin eta ordu gutxira, talibanak oraindik ere gai direla bide bat lehergaiz josteko.

AEBetako hainbat hedabidek «porrot» gisa hartu dute eta horrek errebeldeen aurkako operazioaren mugak agerian utzi ditu eta kolokan jarri du Afganistango tropen buru Stanley McChrystalen xedea, «bihotzak eta buruak» konkistatzea, hain zuzen.

La OTAN seguirá actuando fuera de sus fronteras

La OTAN debe continuar asegurando la seguridad de sus miembros, tal y como lo ha hecho desde 1949 y, al mismo tiempo, estar preparada para intervenir fuera de su territorio, según propusieron ayer los expertos encargados de diseñar la nueva doctrina de la Alianza Atlántica, que precisa los objetivos para los diez próximos años.

«La OTAN ha de ser lo suficientemente versátil y eficiente para operar lejos de casa», dijo la ex secretaria de Estado estadounidense Madeleine Albright, directora del equipo de doce expertos. «Para poder mantener la voluntad política de llevar operaciones fuera de su área, la OTAN ha de garantizar a todos sus miembros seguridad en sus propios territorios», añadió.

El texto, en base al cual el secretario general de la OTAN, Anders Fogh Rasmussen, elaborará un borrador que debatirán los ministros de Defensa y Exteriores y se aprobará en la cumbre de jefes de Estado y de Gobierno de Lisboa -28 y 29 de noviembre-, indentifica como objetivos ganar la guerra en Afganistán, ampliar sus lazos con Rusia, responder a la amenaza que suponen los misiles de Irán y garantizar la seguridad de sus 28 miembros. GARA

KANDAHAR

Udako errefortzuak iritsitakoan, Kandahar -talibanen gotorleku nagusietakoa- erasotzeko asmoa du NATOk, eta erresistentzia latza espero du, talibanek armak hartzeko deia egin baitie bertako herritarrei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo