GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

KAI HARRIPE Donostiako Alde Zaharreko Euskara Batzordea

Erdal musikaz aspertuta

Alderdi Ederreko jolastokiaren ondoan bada zaldiko-maldiko (karrusel) bat, beti musika jarrita daukana eta parke osoan entzuten dena. Gauza da gehienetan gaztelera hutsezko musika dela, haur kantak zein bestelakoak izan. Noizean behin soilik jartzen dute euskarazko disko bat (bakarra dirudi). Egunero joaten garen haur, guraso eta zaintzaileontzat larria da goiza eta arratsaldea «La gallina turuleta», «Hola Don Pepito», «Mi barba tiene tres pelos»... entzun eta abestuz pasatu behar izatea.

Jakin badakigu Udalak baduela arudi bat, horrelako toki publikoetan hizkuntzari dagokionez bete behar direnak arautuz. Beraz, euskarari, Donostiako guraso gehienek euren seme-alabak hezteko aukeratu dugun hizkuntzari, toki zabalagoa zor zaiola uste dugu.

Esan beharra daukagu bertako arduradunei behin baino gehiagotan eskatu izan diegula euskal musika ere jartzeko, eta euren erantzuna, bi hizkuntzatan jartzen dutela; baina ez da horrela, eta frogatzeko ikusi besterik ez dago nola duten gazteleraz album oso bat, euskaraz bi CD baino ez duten bitartean.

Hau guztia dela-eta, Udaleko Euskara Patronatura jo dugu eta badirudi egoera honi konponbidea bilatzeko prest dagoela. Ea laster gure seme-alabek euskal musikaz ere goza dezaketen Alderdi Ederren!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo