GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Xabier Etxaniz Rojo 2010/5/20

Txanogorritxu

(...) gaurkoan aitona Rodolfok ipuin polit bat kontatuko dizue eta.

Bazen behin, Txanogorritxu izeneko neskato zintzo eta adeitsu bat. Egun batean, amak amonaren etxera bidali zuen sagar tarta bat eramatera. Hori bai -gaztigatu zion amak-, bidean kontuz ibili Arnaldo otsoarekin, oso gaiztoa baita.

Txanogorritxu basoan barrena zihoan otsoa agertu zenean.

-Nora zoaz, Txanogorritxu? -galdetu zion.

Txanogorritxuk ez zion erantzun eta aurrera jarraitu zuen, Arnaldo otsoaren negoziatzeko proposamen lizunei jaramonik egin gabe. Azkenean, neskatoa amonaren etxera iritsi zen eta amona ohean topatu zuen. Artean, Txanogorritxuk ez zekien ohean zetzan hura ez zela amona, Arnaldo otsoa baizik. Eta begi ikaragarri haiek ikusita, zera galdetu zion ustezko amonari: amonatxo, amonatxo... zer dela eta dituzu begi... Txanogorritxuk ez zuen denborarik izan esaldia amaitzeko, otsoak osorik jan baitzuen.

Zorionez, handik gertu zegoen Ertzaintzaren patruila batek dena entzun zuen eta Guardia Zibilarekin koordinatutako operatibo batean, baserriko atea ostikada batez bota eta Txanogorritxu Arnaldo otsoaren sabeletik atera zuten. Eta operatibo loriatsu hura gogoratzeko, Ertzaintzaren eguna asmatzea otu zitzaidan...

Aizu, nahi duzuna esango duzu, baina zure aitona pitza-pitza eginda dago, egunetik egunera okerrago.

Bai, gero eta gauza absurdoagoak asmatzen ditu...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo