Gutxienez 80 hildako Indian, maoistei egotzitako ekintza batean
Calcutta eta Mumbai arteko ibilbidea egiten ari zela tren bat irauli eta ondorioz gutxienez 80 hildako izan ziren atzo Indian. Indiako agintariek gerrilla maoistari egotzi zioten gertatutakoaren erantzukizuna. Halere, matxinoek ukatu egin zuten jazotakoarekin inolako harremanik dutenik. Mendebaldeko Bengalako Poliziak adierazi duenez, hildakoen kopuruak gora egin dezake oraindik, litekeena delako trenaren azpian gorpu ugari egotea.
Mitul DAS (AFP) |
Gutxienez 80 lagun hil ziren atzo Indian, Calcutta eta Mumbai hirien arteko ibilbidea egiten ari zen tren bat iraultzearen ondorioz. Agintariek herrialde honetako hainbat eskualdetan diharduen gerrilla maoistari egotzi zion gertatutakoa.
Hildakoen kopuruak gora egin dezake oraindik. Ezbeharra egunsentian jazo zen eta hamarka bidaiari zihoazen lotan. Orain artean gorpu ugari aurkitu dituzte trenaren hondakinen artean. Prentsak zabalduriko informazioaren arabera, 200 zauritu baino gehiago daude, horietatik batzuk oso larri.
Gerrilla maoistak sostengatzen duen talde batek, Poliziaren Gehiegikerien Aurkako Batzordeak (PCPA), ukatu egin zuen gertatutakoarekin inolako harremanik duenik, Press Trust of India (PTI) agentziara igorritako dokumentu batean. Aldez aurretik, PTI-k berak PCPAko kide batek jazotakoa bere gain hartu zuela zabaldu zuen.
Ezbeharra, atzo, 01.30 aldera, [osteguneko 22.00ak Euskal Herrian] gertatu zen maoisten kontrolpean dagoen eremu batean, Calcuttatik (Mendebaldeko Bengalako hiriburua) 135 kilometrora. Trena bidetik atera eta irauli egin zen.
Tren garraioko ministro Mamata Banerjeek «indar handiko lehergailu batek» eztanda egin zuela adierazi zuen, baina Poliziak trenbidea lotzen duten torlojuak kenduak zirela esan zuen.
«Argi dago sabotajea izan dela. Maoistek egin dute», adierazi zion France Presse agentziari Mendebaldeko Bengalako poliziaburu Bhupinder Singhek. Apur bat lehenago, ezbeharra gertatutako tokian maoisten propaganda aurkitu zutela argudiatu zuen.
Banerjeek ezbeharra jazotako tokian nabarmendu zuenez, susmagarri nagusiak matxino maoistak dira. «Trenbideak jomuga erraza dira. Lehen ere eraso izan diete eta badirudi gaur ere gauza bera egin dutela», nabarmendu zuen poliziaburuak.
Indiako trenbide sareko presidente S.S. Khuranak iragarri zuenez, «litekeena da aurrerantzean maoistek kontrolatzen dituzten eremuetan gaueko zerbitzuak bertan behera uztea», baina ez zuen zehaztasun gehiago eman.
Mendebaldeko Bengalako Poliziako inspektore nagusi Surajit Kar Purakayastharen esanetan, «hildako kopurua 80ra iritsi da eta gorpu gehiago topatzeko lanean ari gara».
Ezbeharretik bizirik atera zen Ranjit Gangulyk azaldu zuenez, trena irauli zenean izandako talkak bagoitik kanporatu zuen. Mumbaira familiarekin oporretara zihoan gizon honen emaztea eta alaba trenaren burdinazko zatien artean harrapatuta geratu ziren.
Gertatutakoaren ondoren, Indiako Gobernuak maoisten aurkako estrategia aldarazi nahi dutenen presioei egin beharko die aurre. Orain arte, porrotak baino ez ditu jaso matxinoen aurkako borrokan.
Indiako lehen ministro Manmohan Singhen esanetan, maoistak -«terrorista gorriak»- dira egun Asiako herrialde honen barne segurtasunaren mehatxurik larriena.
La revuelta popular de carácter maoísta, también conocida como naxalita, nació en 1967 en los estados del norte y el este de India, cobrando gran fuerza en los últimos años.
Este mismo año, en febrero, atacaron un campo de las fuerzas de seguridad en Bengala Occidental, provocando 25 muertos entre los policías. En abril, mataron a 75 policías en una emboscada en plena jungla en Chhattisgarh, en el ataque más sangriento contra las fuerzas de seguridad. El 17 de mayo, una mina hizo volar un autocar, matando a 24 civiles y once policías.
En febrero de 2009, quince policías murieron en el estado de Maharashtra tras un tiroteo con los rebeldes. En julio de ese año, 30 policías fallecieron en dos emboscadas en Chhattisgarh. Las autoridades indias también atribuyen a los maoístas la muerte de 16 campesinos tras una disputa por tierras en el estado de Bihar en octubre de 2009. En julio de 2008, una mina colocada por los rebeldes provocó 21 muertos entre un comando de policías en Orissa.
Entre las víctimas registradas en 2007, se encuentra un parlamentario federal fallecido durante un ataque a una fiesta hindú en Jharjand y el hijo de un ex ministro, durante otro asalto a un campo de fútbol en ese mismo estado. GARA