Gutxienez 80 hildako Indian, maoistei egotzitako ekintza batean
Calcutta eta Mumbai arteko ibilbidea egiten ari zela tren bat irauli eta ondorioz gutxienez 80 hildako izan ziren atzo Indian. Indiako agintariek gerrilla maoistari egotzi zioten gertatutakoaren erantzukizuna. Halere, matxinoek ukatu egin zuten jazotakoarekin inolako harremanik dutenik. Mendebaldeko Bengalako Poliziak adierazi duenez, hildakoen kopuruak gora egin dezake oraindik, litekeena delako trenaren azpian gorpu ugari egotea.