10.000 metro
Oņatik Euskal Herriko Txapelketa hartuko du
GARA | OÑATI
Oñatiko Herri Lasterketak zortzigarren ekitaldia izango du datorren ekainaren 5ean (18.30) eta Antxintxiketan Kirol Elkarteak aldaketa handi bat egitea erabaki du aurten. 10.000 metroko korrikaldi ospetsuak nazioarteko izaera izan du orain artean, eta garaipena goi-mailako korrikalari kenyar eta marokoarren eskuetan egon da. Aurrerantzean, ordea, distantzia horretako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da eta bertan parte hartzeko Euskal Herrian jaioa edota bertan erroldatua izan beharko da. Modu horretan, antolakuntzak keinu berezia egin nahi die orain arte irteera ez hartzea erabakitzen zuten euskal atletei. Izen emateak www.herrikrossa.com-en egin daitezke. Lasterketak Oñatin bertan ospatuko den euskal selekzioen aldeko egunarekin bat egingo du.