Consuelo Agirrenabarrena Ruiz de la Cuesta Martuteneko espetxetik
Lizartzako herritarrei
Kaixo lagunak! Espetxeratu nindutenetik 10 hilabete joan diren honetan, lau pareta hauen arteko bizitza xamurragoa izatea egin duen elkartasun zein maitasun mezu guztiak eskertu nahi nizkizueke.
Handia izan da Lizartzatik zein hainbat txokotatik jaso dudan babesa. Horrek aurrera egiteko indar handia ematen dit.
Baina gutun honen bitartez esan nahi dizuedana zera da: poz ikaragarria sortzen didala gure herriarengatik lanean jarraitzen duzuela jakiteak. Herritik sortutako eta herritarrei zuzenduriko ekimen dexente antolatzen zabiltzate: maiatzeko aste kulturala, adibidez, zeinetan egindako ekitaldietan parte hartzea handia izan den. Hemendik aurrera ere lanean jarraituko duzuela jakinda (ludotekan, festetan...), nire animo handienak bidaltzen dizkizuet!
Aupa zuek!