alpinismoa
Broad Peak-eko hiru tontorretara abiatu dira Iņurrategi, Vallejo eta Zabaltza
EFE |
Broad Peak munduko 12. mendirik garaienaren hiru lepoak zapaltzeko asmoz, atzo abiatu ziren Pakistanera Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltza. Islamabad-en lur hartuta, Askole-ra joango dira hiru mendizaleak. Han, 4.900 metrora, izango dute kanpamentu nagusia eta uztaila hasierarako gailurrera iristen saiatuko dira.
Broad Peak-ek hiru tontor ditu -7.550 metro (ipar lepoa), 8.013 (erdikoa) eta 8.047 (nagusia)-, eta hirurak estilo alpinoan -soka finkorik, zamaketaririk eta oxigenorik gabe, alegia- zapaltzea da espedizioaren xedea. Orain arte saiakera bakarrak lortu du, hain zuzen, Kukuczka eta Kurtyka poloniarrek 1984an osatutakoak.
6.000 metro 66 urterekin
Zuiako Emakumeen Elkarretaratzea ospatuko da aipatu hilaren 11n Murgiko Karitatearen Alabak egoitzan.
Maria Jesus Atxalandabaso gernikarra izango da ekitaldiko protagonista. 69 urteko emakume hau 54 urterekin sortu zitzaion mendizaletasuna eta egundoko mendiak egin ditu: Mont Blanc, Kasçkar eta Ararat Turkian. Duela hiru urte Txileko Irruputuncu (5.163) eta 6.000 metroz goitiko Guayaquire sumendiak igo zituen.