GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ezkabako «Botilen Hilerrian» ere duintasuna ahanzturari gailendu zaio

Frankismo garaian Ezkabako presondegian (Nafarroa) hildakoen gorpuak berreskuratzen hasi dira Aranzadi eta Txinparta elkarteak. Jose Maria Jimeno Jurio nafar historialariaren paperen artean aurkitu zuten krokisa interpretatzen asmatu zuten eta «Botilen Hilerriko» indusketei ekin zieten.

Urte asko joan dira han lurperatu zituztenetik, baina oroimenak bizirik mantendu ditu; ez, ordea, oztoporik gabe. Zenbait lagunen eta elkarteren lanari esker, gaur egun faxismoaren biktima askoren gorpuak berreskuratu dira, eta beste askoren izen-deiturak eta jatorria argitaratu dira. Hori da Ezkaba mendian lurperatuta dauden 131 lagunen kasua. Hala ere, izen-deitura horiek guztiak jakinda ere, haien bi herenen sendiek oraindik ez dakite beren senitartekoak han daudela. Egia esan, lan eskerga da guztiekin harremanetan jartzea, ikaragarriak izan baitziren frankismoaren sarraskiak.

Sarraski haiek Ezkabako presoen hamarren baten baino gehiagoren bizia eraman zuten, baina ez haien memoria -urte askoan bezala, gaur egun ere hainbatek memoria hori ere lurpean nahi duten arren- eta hura gorde dutenei esker, duintasuna ahanzturari gailendu zaio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo